156. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Gora jotzeko 21-2676 errekurtsoa, deialdi honen behin betiko emaitzei buruzkoa: aldi baterako kontratazioaren bidez gizarte-langile lanpostuan aritzeko izangaien zerrenda eratzeko deialdia

Aldi baterako kontratazioaren bidez Iruñeko Udaleko gizarte-langile lanpostuan aritzeko izangaien zerrenda eratzeko deialdian, Mercedes Esparza Orozek gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen Zuzendaritzak 2021eko azaroaren 21ean emaniko ebazpen baten aurka (6/SG). Ebazpenak ezetsi egiten zuen jarritako gora jotzeko errekurtsoa, aldi baterako kontratazioaren bidez gizarte-langile lanpostuan aritzeko izangaien zerrenda eratzeko behin betiko emaitzei buruzkoa.

Interesdun guztiei jakinarazten zaie eta epatze deia egiten zaie agertzeko hamar egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10; Iruña. Sarrera, Ezkirotz kaletik); hori guztia, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin bat (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Iruñean, 2022ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2210046