156. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

87E/2022 FORU AGINDUA, uztailaren 27koa, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimendu eta erreparaziorako batzordeko kideak. Batzorde hori martxoaren 26ko 16/2019 Foru Legearen bidez sortu zen, zeinak hizpide baitu eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimendua eta erreparazioa.

Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzko martxoaren 26ko 16/2019 Foru Legeak, 13. artikuluan, ezartzen du Errekonozimendu eta Erreparaziorako Batzordea sortu behar dela kide anitzeko organo independente gisa.

16/2019 Foru Legearen 14. artikuluan ezartzen denez, batzordeak bederatzi kide izanen ditu, honela banatuta:

a) Sortzetiko kide izanen dira bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan eskudun den zuzendaritza nagusiko burua eta Nafarroako Memoriaren Institutuko burua, edo antzeko organismoetako buruak.

b) Bi auzitegi-peritu eta psikologo bat, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuak aukeratuak, guztiak ere biktimen arloan esperientzia dutenak.

c) Gainerako kideak Parlamentuak hautatuko ditu beren eskubide zibil eta politikoen erabilera erabatekoa izan eta karguan jarduteko behar diren egokitasun-, zintzotasun-, kualifikazio- eta esperientzia-baldintzak betetzen dituzten herritar adindunen artetik.

Orobat, foru lege horren 15. artikuluan ezartzen denez, giza eskubideen arloko departamentu eskuduneko titularrak emandako foru aginduaren bidez izendatuko dira aurreko artikuluan aurreikusitako moduan aukeratutako Errekonozimendu eta Erreparaziorako Batzordeko kideak. Izendatutako pertsonek izendatzea argitara ematen den egunetik ondoko hogeita hamar egun naturalen barruan hartuko dute beren karguen jabetza.

Gaur egun, Martín Zabalza Arregui jauna eta José Miguel Gastón Aguas jauna dira, hurrenez hurren, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusia eta Nafarroako Memoriaren Institutuko zuzendaria.

2021eko ekainaren 7an Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak Herritarrekiko Harremanetako kontseilariari igorritako idazkian, jakinarazi zion ezen, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuaren aldetik (NAMI), Iñaki Pradini Olazabal eta Erika Mauleón Riego auzitegi-perituak eta Silvia Galarreta Nepote psikologoa izanen direla Errekonozimendu eta Erreparaziorako Batzordeko kideak.

Halaber, 2022ko maiatzaren 16an, Nafarroako Parlamentuko presidenteak Herritarrekiko Harremanetako kontseilariari jakinarazi zion Parlamentuak 2022ko maiatzaren 12an egin bilkuran hartutako erabakia, zeinaren bidez izendatu baitziren Nafarroako Parlamentuak proposatuta Errekonozimendu eta Erreparaziorako Batzordeak dituen lau kideak. Honako hauek izendatu ziren:

Marta Rodríguez Fouz andrea.

Mikel Berraondo López jauna.

Roldán Jimeno Aranguren jauna.

María Soledad Barber Burusco andrea.

Aurrekoa kontuan hartuta, honako hauek izendatuko dira azkenean Errekonozimendu eta Erreparaziorako Batzordeko kide:

Martín Zabalza Arregui jauna, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusia.

José Miguel Gastón Aguas jauna, Nafarroako Memoriaren Institutuko zuzendaria.

Iñaki Pradini Olazabal jauna, auzitegi-peritua, NAMIk proposatua.

Erika Mauleón Riego andrea, auzitegi-peritua, NAMIk proposatua.

Silvia Galarreta Nepote andrea, psikologoa, NAMIk proposatua.

Marta Rodríguez Fouz andrea, Nafarroako Parlamentuak proposatua.

Mikel Berraondo López jauna, Nafarroako Parlamentuak proposatua.

Roldán Jimeno Aranguren jauna, Nafarroako Parlamentuak proposatua.

María Soledad Barber Burusco andrea, Nafarroako Parlamentuak proposatua.

Espedientean, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzuaren txosten-proposamena jaso da, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusiaren adostasunarekin, baita txosten juridikoa ere.

Horregatik guztiagatik, eta Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 271/2019 Foru Dekretuak emandako eskumenak erabiliz, eta bat etorriz Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzko martxoaren 26ko 16/2019 Foru Legearekin,

AGINTZEN DUT:

1. Ondotik zehazten direnak izendatzea eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimendu eta erreparaziorako batzordeko kide. Batzorde hori martxoaren 26ko 16/2019 Foru Legearen bidez sortu zen, zeinak hizpide baitu eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimendua eta erreparazioa.

–Martín Zabalza Arregui jauna, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusia.

–José Miguel Gastón Aguas jauna, Nafarroako Memoriaren Institutuko zuzendaria.

–Iñaki Pradini Olazabal jauna, auzitegi-peritua, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuak (NAMI) proposatua.

–Erika Mauleón Riego andrea, auzitegi-peritua, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuak (NAMI) proposatua.

–Silvia Galarreta Nepote andrea, psikologoa, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuak (NAMI) proposatua.

–Marta Rodríguez Fouz andrea, Nafarroako Parlamentuak proposatua.

–Mikel Berraondo López jauna, Nafarroako Parlamentuak proposatua.

–Roldán Jimeno Aranguren jauna, Nafarroako Parlamentuak proposatua.

–María Soledad Barber Burusco andrea, Nafarroako Parlamentuak proposatua.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Foru agindu hau interesdunei jakinaraztea eta igortzea Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusira, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzura eta Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko uztailaren 27an.–Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F2210413