2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIANGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CARCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Aldaketa, Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Andosillako, Azagrako, Carcarko eta San Adriango Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2022ko uztailaren 12an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantzan (2017ko 45. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 6koa).
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
San Adrianen, 2022ko uztailaren 12an–Mankomunitateko burua, María Rosario Andráiz Esparza.
Iragarkiaren kodea: L2209990