153. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

182/2022 FORU AGINDUA, uztailaren 5ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zuzentzen duena Eskubide Sozialetako kontseilariaren maiatzaren 30eko 131/2022 Foru Aginduan atzemandako akatsa. Haren bidez Nafarroako hirugarren sektoreko entitateei dirulaguntzak emateko deialdi bat onetsi zen, gizarte berrikuntzako proiektuak egin ditzaten landa-eremuan, gizarte zerbitzuen esparruan, 2022. eta 2023. urteetan.

Eskubide Sozialetako kontseilariak maiatzaren 30ean emandako 131/2022 Foru Aginduaren bidez Nafarroako hirugarren sektoreko entitateei dirulaguntzak emateko deialdi bat onetsi zen, gizarte berrikuntzako proiektuak egin ditzaten landa-eremuan, gizarte zerbitzuen esparruan, 2022. eta 2023. urteetan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, administrazioek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Aipatutako foru aginduan akats bat atzeman da, eta bidezkoa da hura zuzentzea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa onesten duen abuztuaren 14ko 92/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz.

AGINTZEN DUT:

1. Akatsa zuzentzea maiatzaren 30eko 131/2022 Foru Aginduan, zeinaren bidez Nafarroako hirugarren sektoreko entitateei dirulaguntzak emateko deialdi bat onetsi baitzen, gizarte berrikuntzako proiektuak egin ditzaten landa-eremuan, gizarte zerbitzuen esparruan, 2022. eta 2023. urteetan. Zuzenketa honako honetan datza:

4. oinarrian, honela dio:

“Dirulaguntzak proiektuen jardueren kostua estaliko du, 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko urriaren 31ra (...)”.

Honako hau behar du:

“Dirulaguntzak proiektuen jardueren kostua estaliko du, 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra (...)”.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aditzera emanez ez duela administrazio bidea amaitzen, eta bidezko dela haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin.

3. Foru agindu hau Errealitate Sozialaren Behatokiaren Zerbitzura eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera (DDBN) igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko uztailaren 5ean.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2209786