153. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Aldaketa, Bide-trafikoa arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Esteribarko Udalak, 2022ko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Bide-trafikoa arautzen duen ordenantza (2022ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 17an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi eta haren testua osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Esteribarren, 2022ko uztailaren 19an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

ALDAKETA, BIDE-TRAFIKOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAN

46. artikulua. Aipatze aldera baizik ez, honelakoetan iritziko zaio ibilgailua ordenantza honen aurreko artikuluaren a) apartatuan zehaztutako inguruabarretan dagoela eta, beraz, kentzea justifikatua dagoela:

46.1. Gelditzea debeku den toki batean aparkatuta dagoenean.

46.2. Ibilgailua bigarren ilaran eta gidaririk gabe aparkatuta dagoenean.

46.3. Kantoi ebaki baten ertzetik edo izkina baten mutur edo eskuadratik zati bat aterata, beste gidariak maniobra arriskutsuak egitera behartzen dituenean.

46.4. Oinezkoen pasabide seinalatu batean edo urritu fisikoendako espaloi beheragune batean aparkatuta dagoenean.

46.5. Erabiltzeko baimendutako orduen barrenean pasabide bat osorik edo zati batean okupatzen duenean.

46.6. Zamalanetarako tokietan aparkatuta dagoenean, haiek erabiltzen diren orduetan.

46.7. Garraio publikorako geraleku seinalatu eta mugatu batean aparkatua dagoenean.

46.8. Larrialdiko edo segurtasuneko zerbitzuendako erreserbaturiko tokian aparkatua dagoenean.

46.9. Urritu fisikoendako toki erreserbatu batean aparkatuta dagoenean.

46.10. Espaloi, ibiltoki, babesgune, pasabide edo zoladuran zerrendak pintatuta dauden tokietan aparkatuta dagoenean, espresuki baimenduta dagoenean izan ezik.

46.11. Bidean doazen gainerako erabiltzaileei trafiko seinaleak ikustea eragozten dienean.

46.12. Biraketa eragotzi edo hura egiteko maniobrak egitera behartzen duenean.

46.13. Bide batetik heldu diren gidariei beste bidea ikustea trabatzen dienean.

46.14. Eraikin bateko sarrera osorik nahiz zati bat oztopatzen duenean.

46.15. Galtzadaren erdian aparkatuta dagoenean.

46.16. Betiere, aurreko kasuetan bezala, arriskua edo zirkulazioari zein zerbitzu publikoen funtzionamenduari eragozpen larria sortzen zaienean.

46.17. Leku berean urtebete baino gehiago aparkatuta daramanean.

Iragarkiaren kodea: L2210081