152. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
A/31/04308 NL/oc espedientea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Aresoko Udala.

Helbidea: Eliz Bidea kalea z.g. - 31876-Areso (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Urteaga iturburua, Altzegi eta Arrozpide.

Eskatutako emaria: 0,16 l/s (Urteaga), 0,16 l/s (Altzegi) eta 0,064 l/s (Arrozpide).

Udal mugartea eta probintzia: Areso (Nafarroa).

Erabilera: abeltzaintza.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Urteaga iturburutik ura hartzeko kutxeta bat erabiliko da. Kutxeta horretatik 300 m-ko luzera duen hodia aterako da metalezko aska bateraino. Altzegi iturburua harrizko horma batekin eta aska zahar bateko kanila batekin hartzen da, eta hormigoizko hiru aska berri eraikiko dira erantsita. Arrozpide iturburua aska zahar batekin hartzen da, eta bertatik 160 metroko hodi bat abiatzen da metalezko aska berri bateraino.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Aresoko udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko uztailaren 13an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2210013