152. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

UR EMAKIDARAKO PROIEKTUEN LEHIA
Jendaurreko informazioa
Espedientea: A/31/04358

Eskatzailea: Arcelormittal España, SA. (A81046856). Xedea: industriarako eta osasungintzarako erabilera.

Ur emaria: zenbait putzu. Batez besteko emaria 4,97 l/s eta gehieneko emaria 43,5 l/s.

Nondik hartuko den ura: Arcelormittal-en instalazioak Lesakan (Ontsalea putzua, gas instalazioko putzua, biltegiko putzua).

Obrak zein udal mugartetan eginen diren: Lesaka (Nafarroa).

Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 105. artikuluarekin bat (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua), hilabeteko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eskatzaileak bere eskaera zehazteko, ur horiek erabiltzeko proiektua aurkeztuz, teknikari eskudun batek sinatua. Epe horretan beste eskaera batzuk ere onartuko dira, xede bera dutenak edo eskaera honekin bateraezinak direnak.

Eskaerak Kantauriko Konfederazio Hidrografiko honen Ur Komisariara igorri beharko dira (Espainia plaza, 2, 33071 Oviedo), behar bezala zigilatutako proiektuaren lau alerekin batera (ale bat inprimatua eta hiru kopia euskarri elektronikoan), erregelamendu horren 106. artikuluaren aginduei jarraikiz.

Hasierako eskaeran adierazitako emaria baino bi halako handiagoa erabiltzea dakarren eskaera oro tramitatzeari uko eginen zaio, baina horrek galarazi gabe nahi duenak, iragarki honetan aipatzen den epean, aprobetxamendu eskaera igorri ahal izatea Erregelamenduaren 104. artikuluan aurreikusten den moduan, argitalpen honen xede den tramitea geldiarazteko eskatzeko, betiere eskaerari erantsirik Gordailuen Kutxa Orokorrean 12.000 euroko fidantza sartu izanaren frogagiria, agiri teknikoaren aurkezpenaren berme gisa.

Erregelamenduaren 107. artikuluan aipatzen denaren arabera, agiri teknikoen zigiluak Konfederazio honen Ur Komisariaren bulegoetan kenduko dira (laugarren solairua, Ur Erregistroa), eskaerak aurkezteko epea bukatu eta zazpigarren egun baliodunean, eguerdiko 12etan.

Iragarki hau eskatzaileak ordaindu beharko du.

Oviedon, 2022ko uztailaren 13an.–Idazkari nagusia. Hark eskuordeturik, zerbitzuko burua (2017-09-13ko Ebazpena, 2017-10-09ko Estatuko Aldizkari Ofiziala). Luis Cordero Sánchez.

Iragarkiaren kodea: E2210012