152. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko burutza eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43., 44. eta 47. artikuluetan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau ebatzi dut 2022ko uztailaren 19ko 90 zenbakiko Ebazpenaren bidez:

1.–Burutzaren eginkizunak eta eskudantziak María Aránzazu Hernández Palominori eskuordetzea, Uharteko eta Esteribarko Udaletako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruordeari, nire ordez aritu dadin 2022ko uztailaren 21etik abuztuaren 3ra bitartean, biak barne.

2.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Udalbatzari beraren berri ematea egiten den hurrengo bilkuran.

3.–Eskuordetze honek 2022ko uztailaren 21etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Uharteko eta Esteribarko udalen iragarki-tauletan argitaratu beharko da.

Uharten, 2022ko uztailaren 19an.–Mankomunitateko burua, Iñaki Crespo San José.

Iragarkiaren kodea: L2210085