2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANTZA
2022ko plantilla organikoaren aldaketa. Behin betiko onespena
Arantzako Udalak, 2022ko apirilaren 28an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2022ko plantilla organikoaren aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsi da 2022ko plantilla organikoa.
Hasierako onespenaren iragarkia 2022ko maiatzaren 16an argitaratu zen 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Arantzan, 2022ko uztailaren 13an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.
LANPOSTUAREN IZENA | ARAUBIDE JURIDIKOA (1) | LANALDIA (%) | MAILA | SARBIDEA (2) | OSAGARRIAK (3) | LANEKO EGOERA | EUSKARA MAILA (4) |
L.O. | M.O. | B.O. | Z.L.O. | L.L.O. | A.B.O. |
Garbitzailea | F | 100 | E | Lehiaketa (Enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren xedapen gehigarria) | 19,85 | 15 | | | | | Hutsik | B2 (A) B1 (I) |
LABURDURAK: (1) F = funtzionarioa; (3) L.O. = lanpostu osagarria; M.O. = maila osagarria.; B.O. = bateraezintasun osagarria; Z.L.O. = zuzendaritza lanpostuko osagarria; L.L.O. = lanaldi luzapen osagarria; A.B.O. = arrisku bereziko osagarria. (4) Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2019ko irailaren 23an egindako txostena: A = ahoz; I = idatziz. |
Iragarkiaren kodea: L2210020