152. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alkatetzaren 586/2022 Ebazpena, uztailaren 12koa.

Zizur Nagusiko Udaleko alkateak, 2022ko uztailaren 12an, ebazpen hau eman zuen:

Alkatetzaren eginkizunak eskuordetzea, udalerritik kanpo izateagatik.

Udalerritik kanpo izanen naizenez 2022ko uztailaren 18tik abuztuaren 4ra, biak barne.

Legeak ezartzen duenez, alkaterik ez denean –kanpoan izateagatik, adibidez– alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunak betetzea, izendapen ordenaren arabera. Hala ere, alkateordeak ezin izanen ditu eginkizun horiek bereganatu, baldin eta alkateak ez badizkio eskuordetzen Alkatetzaren ebazpen baten bidez; ebazpen horrek ezarriko du zer gai utzi dituen haren esku, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da.

EBAZTEN DUT:

1. Piluka García Castellano lehen alkateordearen esku uztea alkatearen eginkizunak, zeinak bere gain hartzen baititu 2022ko uztailaren 18tik abuztuaren 4ra bitarte, biak barne.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Zizur Nagusian, 2022ko uztailaren 12an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2209954