152. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Araua, herriko festetan barrakak jartzea erregulatzen duena. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2022ko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zizur Nagusian herriko festetan barrakak jartzea erregulatzen duen araua.

Informazioa jendaurrean paratu zen, iragarkia argitaratuta 2022ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 20an, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurreko aldian ez zaio espedienteari inolako alegaziorik aurkeztu. Beraz, eta jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da.

Zizur Nagusian, 2022ko uztailaren 4an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

HERRIKO FESTETAN ZIZUR NAGUSIAN BARRAKAK JARTZEA ERREGULATZEN DUEN ARAUDIA

1.–Zizur Nagusian herriko festetan barrakak jartzeko baimena bakarrik ematen ahalko zaie Zizur Nagusian egoitza duten herritarren erakundeei (entitateak, elkarteak, kolektiboak...), baldin eta irabazi-asmorik gabeko jarduerak egiten badituzte Zizur Nagusiko kolektibitateari zuzenduta, gizarte, kultura edo kirol arloan.

2.–Zizur Nagusiko Udalak, Kultura eta Euskara Batzordeak proposaturik, barrakak jartzeko baimenak ematea erabakiko du, eta barraka bakoitzaren kokapena zehaztuko du. Horretarako, honako espazio hauek ezarri dira:

–San Isidro kaleko 2aren eta San Andres kaleko 12aren artean dagoen alorra; han jartzen ahal diren barrakak gehienez ere 8 m luze eta 4 m zabal izanen dira, grafikoki xedatzen den banaketarekin bat.

–Beraskoaingo etorbidearen oinean dagoen larraina, 31-35 zenbakien parean.

–San Andres 8ko eraikineko lehendabiziko solairuan dauden lokalak.

–San Isidro kaleko 2 zenbakian, Rock Etxea izeneko eraikineko beheko solairuko lokalak.

3.–Barrakak jartzeko eskaeren kopurua handiagoa bada barrakak hartzeko behar beste leku baino, herritarren erakundeek lehentasuna izanen dute, bai emakidan, bai kokapenean, honako irizpide hauen arabera:

–Antzinatasuna.

–Finantzaketa ekonomikoaren premia objektiboa.

–Jardueraren jarraitutasuna.

–Eskatzailearen ibilbidea.

4.–Barraka jartzeko baimena eskuratzen duten herritarren erakundeak behartuta daude okupatzen duten ingurunea garbitzera, egun bakoitzeko 10:00ak baino lehen. Era berean, herriko jaiak amaitzean barraka kendu ondoren, instalazioaren azpian pilatu ahal izan diren hondakinak garbituko dituzte.

5.–Barrakak musika instalatzeko aukera izanen du, baina, gehienez ere, gaueko dantza amaitu arte jartzen ahalko da (goizaldeko 4:00ak edo 4:30ak aldera).

Zerbitzu lotura guztiak (elektrizitatea, ura edo bestelakoak) legez kontratatu beharko dira dagozkien enpresa hornitzaileekin.

6.–Barrakak jartzeko baimena eskuratzen duten herritarren erakundeak dira jarduera gauzatzean sor ditzaketen kalte-galeren erantzule, eta, beraz, une oro egon beharko da barrakaren buru egiten duen 18 urtetik gorako pertsona bat, eta pertsona hori izanen da erantzule.

Era berean, bereziki behartuta daude indarrean dagoen araudia betetzera higiene eta osasun arloan eta adingabeei edari alkoholdunak saltzeari dagokionez.

7.–Herritarren erakundeek barraka jartzeko baimena eskuratu ondoren ez badute betetzen araudi honetan jasotako edozein betebehar, Alkatetzak hura ixteko agintzen ahalko du eta/edo Udalak barraka jartzeko eskubide guztiak galduz zigortzen ahalko du ez-betetzea, horretarako zehazten duen denboran.

8.–Eskabideak Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira aurtengo uztailaren 31ko 14:30ak baino lehen, baldintza hauen 1. puntuan adierazitako alderdiak egiaztatzeko egokitzat jotzen den dokumentazioarekin batera. Eskabidea epez kanpo aurkezten duenak eskubide hori galduko du.

Iragarkiaren kodea: L2209718