152. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Bake epaile titularraren kargua hutsik

Deialdi publikoa iragartzen da, bete dadin bake epaile titularraren kargua, eta 15 egun balioduneko epea irekitzen da horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek beren eskabideak aurkez ditzaten Udaleko erregistro orokorrean, adierazita betetzen dituztela erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak; hori dena, bete beharrez Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulua eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5.2 artikulua.

Uharte Arakilen, 2022ko uztailaren 7an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2209881