152. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan.
Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2022ko uztailaren 14an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2022ko ekitaldirako plantilla organikoaren honako aldaketa hau: kontu-hartzailearen lanpostua A mailan sartzea eta beste bi funtzionario gehitzea, udaltzain-agente izateko. Hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233., 235. eta 236. artikuluetan (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legea).

Aldaketa Idazkaritzan eta iragarki-taulan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluetan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 2020. artikuluari dagokionez (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

San Adrianen, 2022ko uztailaren 15en.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2210030