152. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Aldaketa, Udal hilerria erabiltzeko eta zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.
Behin betiko onespena

Obanosko Udalak, 2022ko apirilaren 5ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Udal hilerria erabiltzeko eta zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Onespenaren erabakia 2022ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 17an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Obanosen, 2022ko ekainaren 29an.–Alkatea, Arantxa Hernández Lacalle.

TASA BERRIAK HOBIRATZEKO ETA HOBITIK ATERATZEKO

–Lurpean hobiratzea, 200 euro.

–Nitxoan hobiratzea.

  • Gorpua, 125 euro.
  • Gorpuzkiak, 75 euro.

–Kolunbarioan hobiratzea.

  • Gorpuzkiak, 55 euro.
  • Errautsak, 45 euro.

–Panteoian hobiratzea.

  • Gorpua, 135 euro.
  • Gorpuzkiak, 80 euro.
  • Errautsak, 60 euro.

–Hobitik ateratzea gorpuzki identifikatuak (berriz hobiratzea):

  • Lurpean, 115 euro.
  • Nitxoan, 80 euro.
  • Panteoian, 110 euro.

–Hobitik ateratzea identifikatu gabeko gorpuzkiak (berriz hobiratzea).

  • Lurpean, 85 euro.
  • Nitxoan, 65 euro.
  • Panteoian, 90 euro.

–Hobitik ateratzea gorpuzkiak errausteko (identifikatuak eta identifikatu gabekoak).

  • Bat (identifikatua), 75 euro.
  • Taldea, 100 euro.

Iragarkiaren kodea: L2209552