152. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Miranda Argako Udaleko alkateak, 2022ko uztailaren 18an emandako 71/2022 Ebazpenaren bidez, eginkizunak eskuordetu dizkio Marcelino Yéregui García lehen alkateordeari, 2022ko abuztuaren 1etik abuztuaren 7ra bitartean (biak barne) herritik kanpo egonen delako; hori guztia, bat etorriz Toki-korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoarekin (2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa).

Hala, argitara ematen da, aipatutako araudiarekin bat.

Miranda Argan, 2022ko uztailaren 18an.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L2210066