152. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Eskumenak eskuordetzan ematea ezkontza zibila egiteko

Ezkontza zibila egiteko 2/2022 espedientea tramitaturik, eta hura 2022ko abuztuaren 27an egiteko asmoa dagoenez, Udal honetako alkate Rita Roldán Murillok honako hau erabaki du, Alkatetzaren uztailaren 12ko 21/2022 Ebazpenaren bidez (hori guztia, bat etorriz Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 16. artikuluarekin eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluarekin):

Lehenbizikoa.–Udal honetako zinegotzi Juan Echeverría Lecumberri eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahala izan dezan; eskuordetzeak ondorioak sortuko ditu ebazpen hori sinatzen denetik aurrera.

Bigarrena.–Ezkontza zibil hori egiteko baimena ematea.

Barasoainen, 2022ko uztailaren 19an.–Alkatea, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2210091