152. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Aurizko Udalak, 2022ko maiatzaren 16an egin zuen bilkuran, 2022. urteko aurrekontua onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Auritzen, 2022ko uztailaren 15ean.–Alkatea, José Irigaray Gil.

Iragarkiaren kodea: L2210075