151. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITIBAR

Kudeaketa-hitzarmena Untzitiko 1. poligonoko 609. lurzatirako. Behin betiko onespena

Untzitibarko Udalak, 2022ko ekainaren 9an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Untzitiko 1. poligonoko 609. lurzatirako kudeaketa-hitzarmena, Mercedes Otano Ustarrozek eta María Carmen Otano Ustarrozek sustatua.

Kudeaketa hitzarmenaren hasierako onespena 2022ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 24an, eta alegaziorik aurkeztu ez denez gero, bidezko da behin betiko onestea osoko bilkuran.

Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritako ondorioak izan ditzan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Untzitin, 2022ko uztailaren 1ean.–Burua, Javier Ibiricu Astráin.

Iragarkiaren kodea: L2209706