2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 261. lurzatian. Behin betiko onespena
Garesko Udalak, 2022ko martxoaren 24ko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, zeinak ezartzen baititu zer lagapen eta urbanizatze aurreikusten diren 2. poligonoko 261. lurzatian, espazio publikoa handitzeko (La Grana pasealekua).
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Garesen, 2022ko uztailaren 7an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2209982