1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA: “Los Charros” eguzki instalazio fotovoltaikoa eta haren ebakuazio azpiegiturak, Abaigar, Murieta eta Okoko udal-mugarteetan (5176-CE espedientea).
Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuak energia elektrikoaren garraioa, banaketa, merkaturatzea, hornidura eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen ditu, eta dekretu horren 125. eta 144. artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, jendaurrean jartzen da Sociedad de explotación Fotovoltaica Zeta SLk egin duen eskaera, zeinaren bidez eskatzen baititu ondoren aipatzen den instalazio elektrikoaren aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena, eta instalazioaren onura publikoa zehazki deklaratu dadin:
–Eskatzailea: Sociedad de explotación Fotovoltaica Zeta SL.
–Instalazioen deskribapena: “Los Charros” eguzki instalazio fotovoltaikoa, 4,8384 Mwp-koa, eta haren ebakuazio-azpiegiturak.
–Xedea: proiektua jendaurrean jartzea, honako helburu hauekin: aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena lortzea eta haren onura publikoa zehazki deklaratzea.
–Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa: Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.
Onura publikoaren deklarazioak berekin du ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupaziora behartuko du, ondorioak izan ditzan Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze espedientean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), eta hura kontsultatu ahal izanen da, aldez aurretik hitzordua eskatuta helbide honetan: energia@navarra.es.
Era berean, informazioa esteka hauetan eskuratzen ahal da: https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/eguzki-planta-fotovoltaikoa-espediente-5176-ce, interesdunek kontsultatu ahal izateko.
Alegazioak, iradokizunak edo oharrak 30 egun balioduneko epean aurkeztu behar dira, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Alegazioak edozein erregistro bulegotan aurkeztu beharko dira Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetako edozeinetan. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera zuzendu behar dira, espediente zenbakia zein den esanda.
Iruñean, 2022ko uztailaren 1ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA (UOEZ)-AIREKO LINEA |
TITULARRA ETA HELBIDEA | KATASTROKO DATUAK | UKIPENAK | OHARRAK |
Udalerria | Jabea | Herria | | Pol. | | Katastroko erreferentzia | Izaera / Laborea | | | Linearen luzera (m) | | Aldi baterako | Sarbide zortasuna (m²) | (Zuhaitzak, etab.) |
Abaigar | VICENTE GOMEZ ALECHA | - | - | 1 | 112 | 310000000001000077KF | Oihana-larreak | 1 | 1,44 | 42 | 168 | | | |
Murieta | MURIETAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | - | - | 1 | 587 | 310000000001300515SD | Oihana-larreak | 0 | | 25 | 100 | | | |
Murieta | JORGE CARRETERO LOPEZ | - | - | 1 | 582 | 310000000002287593YB | Urezt. alorra-larreak | 1 | 1,44 | 170 | 680 | | | |
Murieta | JAVIER CARRETERO LOPEZ | - | - | 1 | 582 | 310000000002287593YB | Urezt. alorra-larreak | 1 | 1,44 | 170 | 680 | | | |
Murieta | JUAN DE DIOS CARRETERO SEVILLA | - | - | 1 | 582 | 310000000002287593YB | Urezt. alorra-larreak | 1 | 1,44 | 170 | 680 | | | |
Murieta | MARÍA LUISA LOPEZ LANA | - | - | 1 | 582 | 310000000002287593YB | Urezt. alorra-larreak | 1 | 1,44 | 170 | 680 | | | |
Murieta | ESTHER CARRETERO LÓPEZ | - | - | 1 | 582 | 310000000002287593YB | Urezt. alorra-larreak | 1 | 1,44 | 170 | 680 | | | |
Murieta | MURIETAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | - | - | 1 | 584 | 310000000001300512OP | Oihana-larreak | 1 | 1,44 | 75 | 300 | | | |
Murieta | IBERDROLA DISTRIBUCION ELECTRICA SA | - | - | 1 | 740 | 310000000002351982XE | Azpiestazio elektrikoa | 1 | 1,44 | 5 | 20 | | | |
| TITULARRA ETA HELBIDEA | KATASTROKO DATUAK | UKIPENAK | BESTELAKOAK (m²) |
Jabea | | | | | | Izaera / Laborea | | | | |
Oko | MARÍA BLANCA LEZAUN PETRINA | - | - | 1 | 46 | 310000000001306787AS | Lehorreko lurrak | 3 | 3 | 165 | 82,5 | |
Abaigar | JAIME SALVADOR ALEGRÍA PASCUAL | - | - | 3 | 12 | 310000000001000355AU | Urezt. alorra | 4 | 4 | 185 | 92,5 | |
Iragarkiaren kodea: F2209800