149. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

90/2022 FORU AGINDUA, irailaren 29koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita 158/2021 Foru Agindua, irailaren 15ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren zerbitzu-karta onesten duena.

2021eko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 19koan, argitaratu zen 158/2021 Foru Agindua, irailaren 15ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren zerbitzu-karta onesten duena.

Omisio bat atzeman da argitaratutako zerbitzu-kartan, eta, horregatik, bidezko da hura zuzentzea, 6. epigrafean (arauen zerrenda) gehituz 7/2019 Foru Dekretua, urtarrilaren 30ekoa, Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente kolektiboko langileen araubide berariazkoa arautzen duena.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren zerbitzu-kartaren 6. epigrafean (arauen zerrenda), gehitzea “7/2019 Foru Dekretua, urtarrilaren 30ekoa, Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente kolektiboko langileen araubide berariazkoa arautzen duena”.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok ezagutu dezan.

3. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Foru agindu honen eta bere oinarri arautzaileen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren zerbitzu-karta:

https://www.navarra.es/NR/rdonlyres/EA7D1941-0B2D-4F1B-AD81-2D3F75D39737/0/CartadeServiciosDGMAGobiernodeNavarra_VF_Esukeramodificada.pdf

Iruñean, 2022ko ekainaren 8an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

Iragarkiaren kodea: F2209642