146. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

5822E/2022 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez atzera egiten baita honako dirulaguntza hauetarako partidaren gastu-baimenean, eta gastua baimentzen partida horretako beste lerro batean: Dirulaguntzak enplegua mantentzeko eta autonomoek eta mikroenpresek ekonomia berde eta digitaleranzko aldaketak egin ditzaten, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Dirulaguntza horien deialdia eta oinarri arautzaileak Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 31ko 5628E/2021 Ebazpenaren bidez onetsi ziren. DDBN identifikazioa: 616270.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 31n emandako 5628E/2021 Ebazpenaren bidez, dirulaguntza batzuk emateko oinarri arautzaileak eta deialdia onetsi ziren. Dirulaguntza horien xedea zen enplegua mantentzea eta autonomoek eta mikroenpresek ekonomia berde eta digitaleranzko aldaketak egitea, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Ebazpen horretan, halaber, 3.421.677 euroko gastua baimendu zen NL-NEZen gastu-aurrekontuko “SEM, Langile autonomoentzako eta mikroenpresentzako lurralde proiektuak” izeneko 950001 96100 4709 241119 partidaren kargura, enplegua mantendu ahal izan dezaten beren negozioak digitalizaziorantz edo jasangarritasunerantz eta ekonomia berderantz eraldatzen duten bitartean. Gastu hori honela banatu zen:

–1.000.000 euro, langile autonomoek ekoizpena digitalizaziorantz eraldatzea errazten duten jarduketak egin ditzaten.

–1.000.000 euro, langile autonomoek ekoizpena jasangarritasunerantz eta ekonomia berderantz eraldatzea errazten duten jarduketak egin ditzaten.

–710.838 euro, mikroenpresek ekoizpena digitalizaziorantz eraldatzea errazten duten jarduketak egin ditzaten.

–710.839 euro, mikroenpresek ekoizpena jasangarritasunerantz eta ekonomia berderantz eraldatzea errazten duten jarduketak egin ditzaten.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 31ko 2132E/2022 Ebazpenaren bidez, 777.654,00 euroko gastua baimendu zen, 2022. urterako, “SEM, Langile autonomoentzako eta mikroenpresentzako lurralde proiektuak” izeneko 950001 96100 4709 241119 partidaren kargura (DDBN: 616270), langile autonomoek eta mikroenpresek enpleguari eutsi ahal izan diezaioten beren negozioak digitalizaziorantz edo jasangarritasunerantz eta ekonomia berderantz eraldatzen dituzten bitartean. Gastua honela banatu zen:

–388.827 euro langile autonomoek ekoizpena digitalizaziorantz eraldatzea errazten duten jarduketak egin ditzaten.

–388.827 euro, mikroenpresek ekoizpena digitalizaziorantz eraldatzea errazten dituzten jarduketak egin ditzaten.

Desoreka nabarmena ikusi da aurkeztutako eskaeren artean. Izan ere, askoz ere gehiago dira enpresak digitalizatzeko ekintzak egiteko eskaerak, jasangarritasuna eta ekonomia berdea sustatzekoak baino.

Bestetik, orain arte aurkeztu diren eskaera kopuruak eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak enpresetan digitalizazioa sustatzeko duen interesak hartaraturik, erabilgarri dagoen kreditua handitu behar da aurrekontu partidaren lerro horietan, dagoen dirua ez baita nahikoa eskariari erantzuteko. Dirua birbanatu beharrak ez du galarazten Europako Batzordeak Suspertze eta Erresilientziaren Planaren esparruan ezarritako mugarria betetzea, hots, aurrekontuaren %25 gutxienez ekonomia berdea sustatzeko erabiltzea. Bestalde, hori lagungarria izanen da gutxienez 1.095 enpresa-ekimeni erantzuteko helburua bete dadin.

Azaldutako guztiagatik, 2022ko gastu-aurrekontuko “SEM, Langile autonomoentzako eta mikroenpresentzako lurralde proiektuak” izeneko 950001 96100 4709 241119 partidari egotzitako 1.560.839 euroko gasturako baimenean atzera egitea proposatzen da. Horietatik 925.000 euro langile autonomoek ekoizpena ekonomia berderantz eraldatzea errazten duten jarduketak egin ditzaten ziren, eta 635.839 euro, mikroenpresek ekoizpena ekonomia berderantz eraldatzea errazten duten jarduketak egin ditzaten.

Eta 1.560.839 euroko gastua baimentzea proposatzen da: 925.000 euro mikroenpresek ekoizpena digitalizaziorantz eraldatzea errazten dituzten jarduketak egin ditzaten, eta 635.839 euro langile autonomoek ekoizpena digitalizaziorantz eraldatzea errazten dituzten jarduketak egin ditzaten.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 1.560.839 euroko gasturako baimenean atzera egitea. Zenbateko hori NL-NEZen 2022ko gastu-aurrekontuko “SEM, Langile autonomoentzako eta mikroenpresentzako lurralde proiektuak” izeneko 950001 96100 4709 241119 partidari egotzi zitzaion (DDBN: 616270), langile autonomoek eta mikroenpresek enpleguari eutsi ahal izateko beren negozioak digitalizaziorantz edo jasangarritasunerantz eta ekonomia berderantz eraldatzen dituzten bitartean. Dirulaguntza horien oinarri arautzaileak Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 31ko 5628E/2021 Ebazpenaren bidez onetsi ziren, eta hartan, aipatu zenbatekoa honela zegoen banaturik:

–925.000 euro, langile autonomoek ekoizpena jasangarritasunerantz eta ekonomia berderantz eraldatzea errazten duten jarduketak egin ditzaten.

–635.839 euro, mikroenpresek ekoizpena jasangarritasunerantz eta ekonomia berderantz eraldatzea errazten duten jarduketak egin ditzaten.

2. 1.560.839 euroko zenbatekoa baimentzea, NL-NEZen 2022ko gastu-aurrekontuko “SEM, Langile autonomoentzako eta mikroenpresentzako lurralde proiektuak” izeneko 950001 96100 4709 241119 partidaren kargura (DDBN: 616270), langile autonomoek eta mikroenpresek enpleguari eutsi ahal izateko beren negozioak digitalizaziorantz edo jasangarritasunerantz eta ekonomia berderantz eraldatzen dituzten bitartean. Dirulaguntza horien oinarri arautzaileak Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 31ko 5628E/2021 Ebazpenaren bidez onetsi ziren. Zenbateko hori honela banatuko da:

–925.000 euro, mikroenpresek ekoizpena digitalizaziorantz eraldatzea errazten dituzten jarduketak egin ditzaten.

–635.839 euro langile autonomoek ekoizpena digitalizaziorantz eraldatzea errazten duten jarduketak egin ditzaten.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 19an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2209397