146. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Bake epaileen izendapena

Erabakiak, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak hartuak 2022ko ekainaren 27ko bilkuran, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era artekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

Hirugarrena.–Oizko Bake Epaitegia: Jesús María Ariztegui Arocena jauna eta Leire Elizondo Erasun andrea, bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.

Laugarrena.–Leitzako Bake Epaitegia: Izaskun Iparraguirre Baleztena andrea eta Edurne Oronoz Zubillaga andrea, bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.

Bosgarrena.–Obanosko Bake Epaitegia: Silvia Zabalegui Torrillas andrea, bake epaile titular.

Seigarrena.–Zizur Zendeako Bake Epaitegia: Jesús Guembe Elizalde jauna, bake epaile titular.

Zazpigarrena.–Bargotako Bake Epaitegia: Celia Sáenz Ruiz de Larrinaga andrea, bake epaile titular.

Zortzigarrena.–Sesmako Bake Epaitegia: Iñigo Etayo Etayo jauna, bake epaile titular.

Bat etorriz Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 12. artikuluarekin eta horrekin bat datozenekin eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluarekin, izendatzeko erabakien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2022ko ekainaren 27an.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J2209607