146. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
A/31/04297 JV/da espedientea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Ainhoa Ruiz de Arbulo Conde.

Ibai edo errekaren izena: Anizpe.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: ANIZPE-1/0100/170/020/040.

Udal-mugartea eta probintzia: Oiz (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

1,50 m-ko garaierako harri-lubeta konponduko da 30 m luzeko tarte batean. Konponketa lanetan, harria eta hormigoia erabiliko dira, horma sendotzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Oizko udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko ekainaren 30ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2209637