146. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Goragokoak bereganatzea, aldi baterako, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko Alorreko eskumenen eskuordetza

Alkatetzaren ekainaren 30eko 556/2022 Ebazpena.

Alkatetzaren ekainaren 28ko 504/2019 Ebazpenaren bitartez, Tokiko Gobernu Batzordeko kide den Andoni Serrano Zabalza zinegotziaren esku utzi zen Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko Alorreko barne zuzendaritza eta gaien kudeaketa, baita hirugarrenei eragiten dieten administrazio egintzen bidez ebazteko ahalmena ere. Hori guztia, kontuan hartuz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43., 44. eta 114. artikuluak; errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua.

Ikusirik Andoni Serrano Zabalza kanpoan izanen dela 2022ko uztailaren 2tik 10a arte, biak barne,

Kontuan izanik horregatik komeni dela goragokoak bereganatzea, aldi baterako, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko Alorreko eskumenen eskuordetza.

Kontuan hartuta, orobat, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 116. artikulua (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikulua (Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko Foru Legea),

EBAZTEN DUT:

1. Goragokoak bereganatzea, 2022ko uztailaren 2tik 10a arte, biak barne, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko Alorreko eskumenen eskuordetza, zehazki honako eskumen hauek: barne zuzendaritza eta gaien kudeaketa, baita hirugarrenei eragiten dieten administrazio egintzen bidez ebazteko ahalmena ere, zeinak utzi baitziren Andoni Serrano Zabalzaren esku.

2. Ebazpen honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, jarraikiz Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44.2 artikuluari. Horrek ez du galarazten bereganatzeak eraginkortasuna izatea ebazpen hau sinatu eta biharamunetik aurrera.

3. Osoko Bilkurari bereganatze horren berri ematea, egiten duen hurrengo bilkuran.

Zizur Nagusian, 2022ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2209616