146. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

HIBEPBaren 50. artikuluaren aldaketa Nafarroako Frantzisko plazako 34. poligonoko 1-7., 9., 10. eta 31-33. lurzatietan. Behin betiko onespena

Erabakia, Tafallako Udaleko Osoko Bilkurak 2022ko ekainaren 28an hartutakoa, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Hirigune historikoa barne eraberritzeko plan bereziaren aldaketa puntuala, 34. poligonoko zenbait lurzatitan.

Tafallako Udalak, alkatetzaren 2022ko otsailaren 7ko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Hirigune historikoa barne eraberritzeko plan bereziaren aldaketa puntuala, Nido Promueve SL enpresak sustatu duena, BEPBaren araudiaren 50. artikuluak baimendu dezan T2 bulegoen erabilera, erabilera bateragarri gisa, Nafarroako Frantzisko plazako eraikinetako goiko solairuetan.

Aipatutako plan berezia jendaurrean jarri da, 2022ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuz, otsailaren 24an, baita Nafarroako Foru Komunitatean editatutako eguneroko prentsan iragarkia jarriz ere, hots, Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan iragarkia jarriz, 2022ko otsailaren 17an, arau honekin bat: Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 artikulua.

Aginduzko jendaurreko epea alegaziorik gabe iragan denez, aldaketa behin betiko onetsi behar da.

2022ko apirilaren 25ean (Erregistroko sarrera-zenbakia: 1648), testu berri bat aurkeztu zen behin betiko onesteko. Testu horrek lurzatien zenbakiak zuzentzen ditu, eta udaletxeak okupatzen duen lurzatia eremutik kentzen du, zuzkidura-erabilerari eusten baitio.

Udal Zerbitzu Teknikoek maiatzaren 10ean eman zuten behin betiko onespenaren aldeko txostena.

Hirigintzako Informazio Batzordeak aldeko irizpena eman zuen 2022ko ekainaren 21ean egin bilkuran.

Betetzeko Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluan xedatua, eta bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2.c) artikuluan xedatuarekin, bai eta azaldutako guztiarekin ere, Tafallako Udaleko Osoko Bilkurak

ERABAKITZEN DU:

Lehenengoa.–Behin betiko onestea Nido Promueve SLk sustatutako Tafallako Hirigune historikoa barne eraberritzeko plan bereziaren aldaketa puntuala, 2022ko apirilean aurkeztua, BEPBaren araudiaren 50. artikuluak erabilera bateragarri gisa onar dezan T2 bulegoen erabilera, Nafarroako Frantsizko plazako eraikinen goiko solairuetan, 34. poligonoko 1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 9., 10., 31., 32. eta 33. lurzatietan.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Tafallako Hirigune historiko barne eraberritzeko plan bereziaren aldaketa puntuala, bai eta hartan jasotako hirigintzako arauak ere, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin.

Hirugarrena.–Espediente osoaren kopia bat igortzea Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentura - Lurralde eta Paisaia Zerbitzura, erabakia hartu eta hurrengo 10 egunen buruan, urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuaren 9. artikuluari jarraikiz (foru dekretu horren bidez arautzen dira Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzarako tresnak aurkezteko formatua).

Laugarrena.–Erabakia argitaratzea iragarki-taulan eta Udalaren egoitza elektronikoan.

Bosgarrena.–Erabaki hau jakinaraztea sustatzaileari eta interesdunei, ohartaraziz erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta bere kontra honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Seigarrena.–Ohartaraztea onetsitako araudiaren aurka, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, testu arauemailea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Xedatutakoak ez ditu ukatzen Nafarroako Foru Komunitateari eta Estatuko Administrazio Orokorrari uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan esleitutako eskudantziak (foru lege hori Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa da), ezta uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa ere (lege horren bidez arautu zen Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa).

Tafallan, 2022ko uztailaren 12an.–Alkate udalburua, Jesús Arrizubieta Astiz.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2209948