146. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

953E/2022 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, osasun arloko langile diplomadunen Oinarrizko Osasun Laguntzako Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

Maiatzaren 30eko 8/2008 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren sistema arautu zen. Ondoren, lege hori garatzeko ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretuaren bidez, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen eraketa aurreikusteaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ere ezarri ziren.

Goian aipatutako ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretu horren 9. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietatik lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak, dagokion Batzorde Tekniko Asistentzialak.

Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: kide berriak izendatzea, karguari uko egitea, erretiroa hartzea edo dagokion batzordearen esparruan aritzeari uztea.

Otsailaren 1ean, María Lorente Simón andreak batzorde horretako kide izateari uko egin ziola jakinarazi zuen.

Bestalde, Begoña Lafuente Goñi andrea, aipatutako batzordeko idazkaria, ez dago jada jarduneko zerbitzuan, 2022ko uztailaren 7an erretiroa hartu baitzuen, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren ekainaren 13ko 1795E/2022 Ebazpenaren bidez, eta, beraz, ordeztu egin behar da.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. María Lorente Simón andrea eta Begoña Lafuente Goñi andrea osasun arloko langile diplomadunen Oinarrizko Osasun Laguntzako Ebaluazio Batzordean dituzten karguetatik kentzea, hots, batzordeko kidea eta batzordeko idazkaria, hurrenez hurren.

2. Blanca Sánchez Burgaleta andrea osasun arloko langile diplomadunen Oinarrizko Osasun Laguntzako Ebaluazio Batzordeko kide izendatzea.

3. Inés García Huarte andrea osasun arloko langile diplomadunen Oinarrizko Osasun Laguntzako Ebaluazio Batzordeko idazkari izendatzea.

Gisa horretan, honako hauek osatzen dute osasun arloko langile diplomadunen Oinarrizko Osasun Laguntzako Ebaluazio Batzordea:

Batzordeburua: Ana Ariztegui Echenique andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 3ko 1383E/2021 Ebazpenaren bidez izendatua.

Batzordekideak:

–Cristina Villanueva Tres andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 7ko 360E/2021 Ebazpenaren bidez izendatua.

–Blanca Sánchez Burgaleta andrea.

–M.ª José Algarra Ustarroz andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 883E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua, Oinarrizko Osasun Laguntzaren Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–Sonia Ropero Moriones andrea, otsailaren 10eko 7E/2017 Ebazpenaren bidez izendatua, Oinarrizko Osasun Laguntzaren Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–Idoya Laspalas Pérez andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 7ko 360E/2021 Ebazpenaren bidez izendatua, Oinarrizko Osasun Laguntzaren Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–M.ª Jesús Esain Nicuesa andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 883E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak proposatuta.

Idazkaria: Inés García Huarte andrea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin, eta erabiliz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea.

Iruñean, 2022ko ekainaren 30ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2209678