146. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

Familia-langile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Batzordeko buruaren 2022ko martxoaren 21eko ebazpen baten bidez, deialdia onetsi zen familia-langilearen lanpostu bat betetzeko, lehiaketa-oposizio bidez eta lanaldi partzialeko lan-kontratu finkoan. Deialdia 2022ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 28an.

Batzordeko buruaren uztailaren 4ko ebazpen baten bidez, aipatutako deialdian onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen.

Horrenbestez,

EBATZI DUT:

Lehena.–Onestea onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, familia-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta lan-araubidean betetzeko deialdiaren 4. oinarrian xedatutakoaren arabera (2022ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 28an, argitaratua):

–Onartuak:

1.–ALBISU CAJAL YOLANDA

2.–ANAUT FUERTES BEATRIZ

3.–ATANES GALECH VIRGINIA

4.–AYARRA ARDANAZ ARANTZA

5.–BARRICAT LUQUIN MARIA PAZ

6.–BRITO RUIZ MARIA DEL CARMEN

7.–ELIZONDO SAN JUAN CRISTINA

8.–LEIVA HUALDE ALICIA

–Baztertuak eta baztertzeko arrazoiak:

1.–ANAUT BERNAT YOLANDA

2.–ARA ARTOLA SAGRARIO

3.–ARA PEREZ MILAGROSA

Ez dute aurkeztu deialdiko 2. oinarrian eskatutako titulaziorik.

Bigarrena.–Lehenengo proba egiteko 2022ko abuztuaren 3a ezartzea, 11:00etan, Ibaxako Etxean (Julian Gayarre pasealekua 5). Galdera laburrak edo test motakoak izanen dira.

Hirugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Batzordearen eta Ibaxako udalen iragarki-tauletan eta Batzordearen webgunean.

Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Batzordeari, egiten den hurrengo bilkuran.

Erronkarin, 2022ko uztailaren 4an.–Batzordeko burua, Eneko Egiguren Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2209727