146. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, familia-langilearen lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez. Izendapena

Etxez etxeko zerbitzurako familia-langilearen lanpostu bat betetzeko deialdiaren oinarrietan xedatutakoaren arabera (deialdia 2022ko apirilaren 7ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 70. zenbakian), Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakariak, ekainaren 28ko 12/2022 ebazpenaren bidez, Sonia María Salgado Ramos andrea izendatzea erabaki zuen, puntuaziorik handiena lortu duelako.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Etxalarren, 2022ko uztailaren 11n.–Lehendakaria, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2209935