146. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

55/2022 FORU AGINDUA, ekainaren 28koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Raquel Delgado Senosiáin andrea, Hezkuntza Departamentuko Kualifikazio Sistemaren Kalitate eta Jarraipenerako Bulegoko burua, berak eskatu baitu.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Raquel Delgado Senosiáin andrea, Hezkuntza Departamentuko Kualifikazio Sistemaren Kalitate eta Jarraipenerako Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2022ko uztailaren 31tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko ekainaren 28an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2209667