146. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Berraztertzeko errekurtsoa, honako honetan: deialdi baten oinarriak, Tafallako Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat betetzeko, kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez

Honen bidez, interesdunei jakitera ematen zaie Alberto Urbina Ortigosak berraztertzeko errekurtso bana jarri duela Tafallako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko martxoaren 22ko Erabaki baten kontra, zeinaren bidez onetsi baitziren deialdi baten oinarriak, Tafallako Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat betetzeko, kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez; errekurtsoen xedea dira izangaiek bete beharreko baldintzak, hots, edukitzea Batxilergo titulua, bigarren mailako lanbide heziketako titulua edo baliokidea, eta III. eranskina (gai-zerrenda) aldatzea.

Entzunaldia ematearen tramite bat irekitzen da hamar egunez, interesdunek alegazioak egiteko eta egoki jotzen dituzten agiriak eta frogagiriak aurkezteko; hori dena, jarraikiz azaroaren 26ko 39/2015 Legearen 118. artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Jarritako berraztertzeko errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Tafallako Udaleko langileen alorrean.

Tafallan, 2022ko ekainaren 24an.–Udaleko Idazkaria, Nekane Ágreda Arróniz.

Iragarkiaren kodea: L2209390