146. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Akats zuzenketa, 2022rako lan publikoaren eskaintzan

2022ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 24an, argitaratu zen Alkatetzaren 603/2022 Ebazpena, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko). Akats materialak aurkitu direnez, zuzenketa egiten da, alkatetzaren 2022ko ekainaren 7ko 691/2022 Ebazpenaren bidez onetsita.

Ondokoa zioen lekuan:

–Zerbitzu anitzetako enplegatuaren 7 lanpostu. Maila: D. Lanpostuen zenbakiak: 5.12, 5.19, 5.28, 5.42, 5.25, 5.26, 5.29.

–Zerbitzu anitzetako enplegatua - makinistaren 2 lanpostu. Maila: D. Lanpostuen zenbakiak: 5.9, 5.10.

Honako hau esan behar du:

–Zerbitzu anitzetako enplegatuaren 6 lanpostu. Maila: D. Lanpostuen zenbakiak: 5.12, 5.28, 5.42, 5.25, 5.26, 5.29

–Zerbitzu anitzetako enplegatua - makinistaren 3 lanpostu. Maila: D. Lanpostuen zenbakiak: 5.9, 5.10 eta 5.19.

Burlatan, 2022ko ekainaren 29an.–Jarduneko alkatea, Ander Carrascón Erice.

Iragarkiaren kodea: L2209538