145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
A/31/04365 JV/da espedientea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Nafarroako Gobernua - Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua.

Ibai edo errekaren izena: Erasote.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Leitzaran-1/0400/080.

Udal-mugartea eta probintzia: Leitza (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Jarduketan, eroritako edo erortzeko arriskuan dauden zuhaitzak kenduko dira, errekaren ohea lehengoratuko da, ukitutako lurretan egindako kalteak konponduko dira eta arrain-haztegiko presatik ibaian behera dagoen presa bat eraitsiko da (haren izena ez da aipatzen).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Leitzako udaletxean edo Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko ekainaren 22an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2209189