145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Aldaketa Udal Planean, lurzoru urbanizaezinaren kategorizazioari eta babes araubideari buruz. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2022ko ekainaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egituratzailea egitea Zangozako Udal Plan Orokorrean, lurzoru urbanizaezinaren kategorizazioari eta babes araubideari buruz.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2 eta 71. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Zangozan, 2022ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2209669