145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 1467. lurzatiko etxe-sailean. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2022ko ekainaren 27ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat 3. poligonoko 1467. lurzatiko etxe-sailerako, Raúl Gil Sebastíanek sustatua eta Renato Alegría Martínezek idatzia.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Murchanten, 2022ko ekainaren 27an.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2209392