145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Hiri-jarduketarako plan berezia Urbiolako UA 4.2 eta UA 4.3 unitateetan, lurzatiak trukatzeko. Hasierako onespena

Iguzkitzako Barrutiko Udalak, 2022ko ekainaren 8an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat Iguzkitzako Udal Planeko UA 4.2 y UA 4.3 unitateetan, Urbiolako hiri-lurzoruan, Jesús Ustárroz Chascok sustatua eta Pablo Sanz de Acedo arkitektoak eta beste lauk sinatua.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia argitara emanik iragarki-taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazio, kexa nahiz oharrak aurkez ditzaten.

Iguzkitzan, 2022ko ekainaren 23an.–Alkate udalburua, José Ignacio Urra Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2209368