145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa puntuala, Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean, Aldabarren alderdian, P1-P2 lurzatietan

2022ko uztailaren 4ko osoko bilkuran erabakita, hasiera batez onetsi zen Uharteko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa puntuala, Aldabarren alderdian, P1-P2 lurzatietan baimenduriko erabilerei buruzkoa. Sustatzailea Juan Larraza Zandueta da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 71.8 eta 77.2 artikuluekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Uharten, 2022ko uztailaren 6an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2209889