145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 12. lurzatian, Nuestra Señora del Pilar kalean. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2022ko ekainaren 29ko 2022-0944 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, 1. poligonoko 12. lurzatian, Nuestra Señora del Pilar kalean, solairua goratzeko, hasierako bolumena mantenduta. Sustatzaileak dira Antonio Marín Guirado eta Natalia Arellano Fonseca. Jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluarekin (testu bategin hori onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Agiri hori interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan (http://huarte.sedelectronica.es).

Uharten, 2022ko ekainaren 29an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2209618