2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GAUZA
Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua
Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Metautengo Udalaren bulegoetan tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektuaren espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.
–Barrutian sartu beharreko mugarteak:
Arteagako, Gauzako, Ollobarrengo, Ollogoiengo eta Metautengo kontzejuak; Lokiz mendiko herri-lurrak eta Metautengo barrutiko herri-lurrak.
–Barrutiaren titularra:
Gauzako Kontzejua.
Gauzan, 2022ko ekainaren 27an.–Alkatea, Victor Garcia Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2209991