145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Plangintza eta kudeaketako hirigintza-hitzarmena, aldatu dadin Udalaren hirigintza-planeko UE-21 exekuzio unitatearen plan partziala eta lekualdatu dadin unitatearen esparruko erakin bat

Alkatetzaren uztailaren 5eko 29-U/2022 Ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera ematea plangintza eta kudeaketako hirigintza-hitzarmen baten espedienteari, errazteko lekualdatu zedila Lizarrako katastroko 3. poligonoko 883. lurzatian dagoen eraikin bat; lurzati hori sarturik dago Udalaren hirigintza-planeko UE-21 exekuzio unitatean. Udal honetako zerbitzu teknikoek eta unitatea garatzeko erakunde promotoreak prestatu dute.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 23. artikuluarekin eta hurrengoekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizarran, 2022ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2209775