145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Herri-lurren desafektazioa erabilera lagatzeko, 1. poligonoko 384. lurzatian

Doneztebeko Udalak, 2022ko ekainaren 22an egindako ohiko osoko bilkuran, gehiengo osoz erabaki zuen hasiera batez onestea 112 m² desafektatzea Doneztebeko 1. poligonoko 384. herri-lurzatian, haren erabilera lagatzeko Vantage Towers SLUri, egungo konfigurazioan dagoen telefono mugikorreko basea erabil, ustiatu, mantendu, kontserbatu eta konpon dezan, dagokion baldintza-agiriaren arabera.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea, interesdunen eskura baita Udal Idazkaritzan, jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzan.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betiko bihurtuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onesteko.

Donezteben, 2022ko ekainaren 23an.–Alkatea, Leire Ortuoste García.

Iragarkiaren kodea: L2209671