145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Herri-lurren desafektazioa 11. poligonoko 143. eta 144. lurzatietan, parke eolikoa jartzeko. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2022ko ekainaren 28an egindako osoko bilkura berezian, erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik, osoko bilkurak, 2021eko azaroaren 25ean, hitzarmen bat onetsi zuela 10. eta 11. poligonoetako herri-lurzatiak izapidetu eta ondoren haien erabilera lagatzeko, helburu duena “Corral del Molino“ eta “el Montecillo” parke eolikoak, “Hibridación FV Corral del Molino I” eta “Hibridación FV El Montecillo” deritzen hibridazioko eguzki-instalazioak eta haien ebakuazio-azpiegiturak instalatzea.

Ikusirik, 2021eko azaroaren 26an, Renovables del Cierzo enpresak eskaera bat aurkeztu zuela, herri-lurrak desafektatzeko, “Corral del Molino I” parke eolikoa egikaritzeko.

Ikusirik, 2022ko martxoaren 4an, Nafarroako Gobernuak foru-interesekotzat jo zuela bost parke eoliko abiarazi eta ustiatzeko enpresa-proiektua, eta horietatik bik Corellari eragiten diotela: “la Senda” (egungo izena: Corral del Molino I) eta “el Montecillo” deritzenek, alegia.

Nafarroako Gobernuaren interesekoa izatearen deklarazioak indarrean segitzen du eta ondorioak ditu harik eta inbertsio-proiektua bukatu arte, eta, beraz, aplikatzekoa da 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan aurreikusitakoa (Administrazioa Errazteko Neurriei buruzko Foru Legea), hots, tramitazio administratiboetan epeak erdira murriztea, barnean dela desafektazio hau.

Kontuan harturik egin direla horretarako instruitutako espedientean dauden txosten tekniko, juridiko eta ekonomikoak, eta jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluari eta hurrengoei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea), 280/1990 Foru Dekretuaren 143. artikuluari eta hurrengoei (foru dekretu horrek hizpide du Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamendua) eta 7/1985 Legearen 22. eta 47. artikuluei (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

Ikusirik Nekazaritzako Informazio Batzordeak 2022ko ekainaren 22an emandako irizpena.

Ondokoa erabakitzen da gehiengo osoz:

Lehenengoa.– Hasierako onespena ematea Ontinar parajeko 11. poligonoko 143 lurzatian 7.600,51 m²-ko herri-lurraren desafektazioari, ondoren Renovables del Cierzo SLU enpresari erabiltzeko lagatzeko, honako hauek eraiki, operatu eta ustia ditzan, Nafarroako Gobernuak izapidetutako proiektuaren arabera (1170-2-CE eta 1169-CE espedienteak):

–Parke eoliko bat, “Corral del Molino I” deritzona eta handik energia ateratzeko azpiegiturak. Zehazki, honako hauek instalatuko dira: bi haize-sorgailu, horien zimenduak eta plataformak, paletako hegaldi-zortasuna, 33 kV-ko sistema biltzailerako sarbideak eta zangak, 33/66 kV-ko azpiestazio bat (“SET Corral del Molino I” deritzo), eta 66 kV-ko ebakuazio linearen tarte txiki bat, lotzen dituena “SET Corral del Molino I” eta “SET La Cantera”33 (Tuterako udal-mugartean).

–66 kV-ko aire-linearen tartea, “el Montecillo” parke eolikotik datorrena, eta “SET Corral del Molino I” lotzen duena. Honako hauek osatzen dute: euskarri batek, sartzeko bide batek, 66 kV-ko kableek eta aldi batez metatzeko gainazal batek.

Bigarrena.–Hasierako onespena ematea 33.274 m²-ko herri-lurraren desafektazioari, Ontinar parajean, 11. poligonoko 143. lurzatian (33.118,62 m²) eta 11. poligonoko 144. lurzatian (155,38 m²), ondoren zanga-zortasuna, sarbide-bideak, aerosorgailuen hegala, garabia muntatzeko plataforma, aerosorgailuak eta lineako hegalkina egikaritzeko, parke eolikoaren proiektua gauzatzeko beharrezkoa baita. Halaber, onestea 8.815,69 m²-ren aldi baterako okupazioa, ondorio berberetarako eta herri-lurzati berberetan.

Hirugarrena.–Onestea baldintza-agiria edo klausula administratiboen agiria, arautuko dituena herri-lurren desafektazioa eta geroko erabilera-lagapena, kargak eta zortasunak eratzea eta aldi baterako okupazioa.

Laugarrena.–Erabaki hau jendaurrean jartzea Udalaren iragarki-taulan, 15 egunez, aldez aurretik iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, aipatutako epearen barrenean aurkeztu ahal izateko alegazioak edo erreklamazioak.

Bosgarrena.–Ezartzea ezen, epea bukatutakoan, erreklamaziorik bada, osoko bilkurak ebatzi beharko dituela, eta behar den erabakia hartuko dela, eta, erreklamaziorik izan ezean, hasierako erabakia behin betiko bihurtuko dela.

Seigarrena.–Aurreko tramiteak beteta, espedientea igortzea, eta horrekin batera araudian aurreikusitakoa bete izanaren frogagiriak, finkak identifikatzeko agiriak eta baldintza-agiria edo klausula administratiboen agiria, arautuko dituena erabilera lagatzea eta karga, eta eskatzea Nafarroako Gobernuak behar den erabakia har dezala desafektazioa onesteko.

Corellan, 2022ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2209831