145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Igerilekuen tarifa berria sortzea Uharte, Eguesibar eta Iruñeko Erripagañako bizilagunentzat

Burlatako Udalak, 2022ko ekainaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onartu du igerilekuen tarifa berria sortzea Uharteko, Eguesibarreko eta Iruñeko Erripagañako bizilagunentzat.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espedientea jendaurrean jarriko da 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesdunek aztertu eta, hala badagokio, egoki iritzitako erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak egin ditzaten.

Burlatan, 2022ko uztailaren 1ean.–Ana M.ª Góngora Urzaiz alkatea.

Iragarkiaren kodea: L2209673