145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Xehetasun-azterketa UD 43 unitatean. Hasierako onespena

Buñuelgo Udalak, 2022ko ekainaren 13an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Udal Hirigintza Planeko UD 43 unitaterako.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Buñuelen, 2022ko ekainaren 24an.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L2209384