145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Desorekak eta akats materialak zuzentzea UE 3 exekuzio unitatearen birpartzelazio proiektuan. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2022ko uztailaren 5ean emandako 137. Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen honako izen hau duen agiria: “Desorekak eta akats materialak zuzentzea UE3 exekuzio unitatearen birpartzelazio proiektuan”. 2022ko ekainekoa da agiria, eta Promociones Malerreka SLk aurkeztu du. Helburua du desorekak eta akats materialak zuzentzea, atzeman direnak UE 3 exekuzio unitatearen birpartzelazio proiektuaren katastroko ezarpenaren ondorioz. Proiektua onetsi zen Alkatetzaren apirilaren 20ko 72/2022 Ebazpenaren bidez.

Jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, baita udalaren iragarki-taulan ere.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera bitartean, 10:00etatik 14:00etara. Kontsultak posta elektronikoaren bidez ere egin daitezke ayuntamiento@aibar.es. helbidean.

Oibarren, 2022ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

Iragarkiaren kodea: L2209774