145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Administrari-ofiziala kontratatzeko deialdia

Deialdi honen xedea da, batetik, pertsona bat aldi baterako kontratatzea, oposizio-lehiaketa bidez eta administrazio araubidean, administrazio-ofizialaren lanpostua bete dezan (14. kodea du plantilla organikoan), eta, bestetik, lanpostu horretan aritzeko izangaien zerrenda bat osatzea.

Lanpostuaren lansariak C mailari dagozkionak izanen dira, gehi plantilla organikoan ezarritako osagarriak.

Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hamar egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau iragartzen duen aipua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdiaren testu osoa eta haren oinarriak udalaren web-orrian (www.serviciosocialbase.es) eta Mankomunitatearen egoitzan daude eskuragarri (Corte kalea 13, behea, 31350 Azkoien).

Azkoienen, 2022ko uztailaren 6an.–Mankomunitateko burua, Nuria Autor Resano.

Iragarkiaren kodea: L2209846