145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CASCANTE

Deialdia, kontu-hartzaile lanpostua, A mailakoa, oposizio murriztu bidez betetzeko. Izendapena

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren ekainaren 9ko 352/2022 Ebazpenarekin bat etorriz, onetsi zen gainditutako izangaien zerrenda, bakoitzaren kalifikazioekin, honako deialdi honetan: deialdia, kontu-hartzaile izateko 10 lanpostu, A mailakoak, oposizio bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko, Nafarroako zenbait toki-erakundetarako (2022ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, martxoaren 15ean). Horiek horrela, Cascanteko Udalak, alkateak 2022ko ekainaren 15ean emandako ebazpen baten bidez, erabaki du José Luis Romano Blasco izendatzea Cascanteko Udaleko A mailako kontu-hartzaile.

Deialdiaren 8. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, izendapenaren ondorio ekonomiko eta administratiboak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira. Argitalpena lanpostuaren jabetza hartzeko egintzatzat hartuko da, ondorio guztietarako, eta ez da beharko berariazko egintzarik.

Cascanten, 2022ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2209728