145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

455/2022 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzen dituzten laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia, Erlezaintzari Laguntzeko Neurrien 2020-2022ko Programa Nazionalaren barnean. DDBN identifikazioa: 636443.

Nekazaritzako produktuen merkatu antolakunde bateratua sortzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren 55. artikuluak eta erlezaintzaren sektoreari ematen zaizkion laguntzei dagokienez Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 (EB) Erregelamendua osatzen duen Batzordearen maiatzaren 11ko 2015/1366 Erregelamendu Delegatuak (EB) adierazten dute ezen, erlezaintzako produktuak ekoizteko eta merkaturatzeko baldintza orokorrak hobetu beharrez, estatu kideek 3 urteko programa nazionalak ezar ditzaketela erlezaintzaren sektorerako (erlezaintzako programak). Batzordearen erabaki bidez onesten dira programa horiek.

Batzordearen 2019ko ekainaren 12ko 2019/974 (EB) Betearazpen Erabakiaren bidez onetsi zen erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko Espainiak (2020-2022 hirurtekorako eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 Erregelamenduari (EB) jarraikiz) aurkeztutako programa, eta hauek ditu helburu nagusi: erlezaintzako ustiategien errentagarritasuna hobetzea, ekoizpen kostuak optimizatuz; erlauntzak egoera onean egotea; erlezain transhumanteei laguntzea dena delako tokian kokatzen eta garraioa egiten; sektorearen lehiakortasuna hobetzea; eta berrikuntza teknologikorako dinamika bat ezartzea ekoizpenari aplikatua.

Erlezaintzari Laguntzeko Neurrien Programa Nazionalak tarteko berrikuspen bat izan zuen, zeina Batzordeari bidali baitzion Ministerioak 2021eko martxoan. Berrikuspen hori Batzordearen ekainaren 9ko 2021/974 (EB) Betearazpen Erabakiaren bidez onetsi zen; izan ere, horrek onesten ditu erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko estatu kideek aurkeztutako programa nazional aldatuak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 (EB) Erregelamenduari jarraikiz.

Erlezaintzako programa aplikatzeko maila administratibo egokiena autonomia erkidegoena da; izan ere, nekazaritzako eta abeltzaintzako eskumenak autonomia erkidegoei transferituta daude eta, beraz, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko programa aplikatzea. Hala ere, Espainiako agintaritza eskudunak koordinaziorako esparru bateratu eta adostua ezarriko du.

Urriaren 27ko 930/2017 Errege Dekretuak erlezaintzarako laguntzen araubidea erregulatzen du urteko programa nazionalen barrenean, eta otsailaren 22ko 209/2002 Errege Dekretua aldatzen (azken horren bidez erlezaintzako ustiategien antolamendurako arauak ezarri ziren).

Araudi horrekin bat, bidezkoa da erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzeko laguntzak emateko arauak eta 2022ko deialdia onestea.

Erlezaintzako programak aplikatzearen kostua Europar Batasunak (NBEUF funtsen bidez) eta Nafarroako Foru Komunitateak erdi bana kofinantzatuko dute.

Merkatuen Erregulaziorako Atalaren txostena ikusita, non proposatzen baita erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzen dituzten laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea Erlezaintzari Laguntzeko Neurrien 2020-2022ko Programa Nazionalaren barnean.

Ebazpen honi Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatzen zaio.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzen dituzten laguntzen 2022ko deialdiaren oinarri arautzaileak onestea, ebazpen honen I. eranskinean jasotzen den bezala.

2. Erlezaintzari Laguntzeko Neurrien Programa Nazionalaren barnean erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzeko laguntzen deialdia onestea Nafarroako Foru Komunitatean 2022rako.

3. Ebazpen honen II. eta III. eranskinak ere onestea, laguntzak eskatzeko eredua eta gastuen moduluak ezartzen dituztenak.

4. Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenaren eredua onestea, eta entitatearen gobernu-organoen osaerari eta karguen ordainsariei buruzko ereduak onestea. Eredu horiek gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenaren ereduaren I. eta II. eranskinetan daude jasota, eta hamaikagarren oinarrian ezarritako esteken bidez eskura daitezke.

5. 120.000,00 euroko gastua baimentzea deialdi honetarako. Horietatik, 60.000,00 euro 2022ko Nafarroako Gastu Aurrekontuko “Eztiaren ekoizpena eta merkaturatzea hobetzea. NBEUF” izeneko 710001-71200-4700-414212 partidaren kontura izanen dira, eta beste 60.000,00 euro “Erlezaintzarako Berariazko Laguntza. 1308/13 E. 55. artikulua - 2022ko Programa” izeneko NBEUF 08 02 03 080000 025 lerroaren kontura.

6. Dirulaguntzen deialdia eta bere oinarri arautzaileak erregistratzea Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean (NGDDB).

7. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

8. Ebazpen hau Ekonomia Aferetarako Bulegora igortzea.

9. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2022ko ekainaren 28an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

I. ERANSKINA

Erlezaintzari Laguntzeko Neurrien 2020-2022ko Programa Nazionalaren barnean erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzeko laguntzen 2022ko deialdiaren oinarri arautzaileak

Lehenbizikoa.–Xedea eta aplikazio-eremua.

Ebazpen honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia ezartzea, laguntzak emateko erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzeko, Erlezaintzari Laguntzeko Neurrien 2020-2022ko Programa Nazionalaren barnean.

Bigarrena.–Jarduera eta gastu diruz lagungarriak.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduan xedaturikoarekin bat, laguntza lerro hauetan sarturiko jarduera edo inbertsioak izan daitezke laguntzen xede, helburu hauek dituztenak:

–A) lerroa: “Laguntza teknikoa erlezainentzat eta erlezainen elkarteentzat”.

A.1. Teknikariak eta espezialistak kontratatzea helburu hauekin: informazioa eta laguntza teknikoa ematea erlezainei eta erlezain-elkarteetako kideei erlezaintzaren osasunaren arloan, erleen gaixotasunen aurka borrokatzeko produktu berrien saiakuntzak egitea, erlauntzaren erasotzaileen aurka borrokatzea, laborategiko analisiak egitea, hazkuntza eta hautaketa egitea –erreginak haztea barne–, ustiategien ingurumen-optimizazioa egitea eta erlezaintza-ekoizpenari eta -kudeaketari buruzko aholkularitza orokorra ematea, bai eta erlezaintza klima-aldaketara egokitzeko praktikak egitea ere.

A.2. Aurreko apartatuen esandako gaiei buruzko prestakuntza ikastaroak eta etengabeko prestakuntzako ikastaroak antolatzea, egitea eta horietara joatea, urrutiko prestakuntza barne, erlezainen talde eta elkarteetako erlezain, teknikari eta espezialistentzat, baita kooperatibetako erlezaintza laborategietako langileentzat ere, joan-etorriak ere aintzat hartuz.

A.3. Zabalkunde teknikorako bitartekoak.

A.4. Administrazio-langileak eta laguntza teknikoak kontratatzea zerbitzu horretarako, erleen osasun defentsarako taldeetarako (ODT). Gehienez laguntzaile bat ODTko.

–B) lerroa: “Erlauntzaren erasoen eta gaixotasunen kontrako borroka”.

B.1. Barroosiaren kontrako tratamendu kimioterapikoak, Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak baimenduak, albaitarien preskripzioen arabera hautatuak eta aplikatuak. Albaitarien preskripziorik gabeko produktuen kasuan, tratamendua aplikatuko da produktuaren fitxa teknikoan biltzen diren jarraibideen arabera. Kostua, gehienez ere, 2,5 eurokoa izanen da erlauntz bakoitzeko tratamendu bat egiten bada urtean, eta 5 eurokoa erlauntz eta urte bakoitzeko urtean bi tratamendu eginez gero.

B.2. Barroosiaren kontrako tratamenduak, Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak baimenduak, bateragarriak direnak erlezaintza ekologikoarekin, kasuan kasuko albaitarien preskripzioa oinarri hartuta hautatuak eta aplikatuak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren maiatzaren 30eko 2018//848 Erregelamenduak ezartzen dituen baldintzak betez ekoizten duten erlezainentzat (Erregelamendu hori produktu ekologikoak ekoizteari eta etiketatzeari buruzkoa da eta haren bidez indargabetu da Kontseiluaren 834/2007 (EE) Erregelamendua). Albaitarien preskripziorik gabeko produktuen kasuan, tratamendua aplikatuko da produktuaren fitxa teknikoan biltzen diren jarraibideen arabera.

B.3. Erlezaintzako osasun defentsarako taldeak (ODT) sustatu eta sortzea, edo barroosiaren kontra borrokatzeko horien parekoa den figura, gaixotasun horren eta erlauntzaren erasotzaileen aurkako borroka koordinatzeko.

B.4. Erleak elikatzeko baimendutako produktuak erabiltzea, erlauntzaren bizitasuna hobetzeko (gainelikadura). Argizaria berritzea edo/eta araztea. Laguntza hau B) lerroko 1. eta/edo 2. neurrien onuradun diren erlezainei soilik ematen ahalko zaie, eta betiere 1. eta 2. neurrietako eskaerei erantzuteko premia finantzarioak estaltzen badira.

B.5. Tranpak, gai erakarleak eta norbera babesteko ekipamenduak erostea, bai eta agintaritza eskudunak onartutako beste edozein neurri ere, Vespa velutina eta beste espezie exotiko inbaditzaileak harrapatu, desagerrarazi, disuaditu eta kontrolatzeko.

B.6. Eskumena duen agintaritzak baimendutako protokolo ofizialik balego, prebentzio neurriak aplikatzea erle-txoriak erlauntzetan egindako kalteak murrizteko.

B.7 Basafaunak erlauntzei egiten dizkien kalteak prebenitzeko metodoak, agintaritza eskudunaren irizpideen arabera ezarriak.

B.8. Erleak eta haien produktuak aztertzeko zerbitzuak kontratatzea, erlauntzen osasun egoerari dagokionez (laginak jaso, igorri eta analizatzeko gastuak barne).

–C) lerroa: “Transhumantzia arrazionalizatzea”.

C.1. Erlauntzak garraiatzeko baliabideak erostea, zaintzea eta hobetzea. Erlauntzak maneiatzeko materiala: garabiak, estaldura sareak, erlauntzak aldatzea errendimendua hobetzeko, eztia edo/eta polena ateratzeko sistema higikorrak, plataforma igotzaileak, dekantagailuak, operkuluak kentzeko makinak, argizaria tratatu eta laminatzeko materiala, haizagailuak, erleak kentzeko ke-hauspoak, elikagailuak, atoiak, kaxak, altzak, nukleoak, nukleo txikiak, osasun oinarriak, baita transhumantziaren arrazionalizazioa errazteko beharrezkoak diren beste tresna eta ekipo batzuk ere, hauek salbuetsita: garraio ibilgailuak, erregaia, ontziratzeko makinak, erleak elikatzeko produktuak eta argizaria.

C.2. Lapurreten aurkako zaintza edo babes sistemak edo erlauntzen geolokalizazio sistemak.

C.3. Kokaguneak, bideak eta zidorrak hobetzea eta prestatzea, bazter loredunak eta lugorri eztidunak sartuz, hau da, eztia egiten duten erleen eta beste polinizatzaile batzuen jarduerarako onuragarriak diren lore-espezieak dituztenak.

C.4. Erlauntzen erantzukizun zibileko aseguruaren kuota.

–D) lerroa: “Erlezaintzako produktuen analisirako laborategiak sostengatzeko neurriak, erlezainei laguntzeko haien produktuak merkaturatzen eta balioztatzen”.

D.1. Erlezainek eta erlezainen elkarteek eztia eta erlezaintzako produktuak analizatzeko zerbitzuak kontratatzea, ISO 17025 arauak akreditatzen dituen laborategietan eginak.

D.2. Erlezainen elkarteek laborategiak sustatu eta sortzea.

D.3. Eztia eta erlezaintzako beste produktu batzuk analizatzeko gailuak, kitak eta beste material batzuk erostea.

–E lerroa: “Erle azienda birpopulatzen laguntzeko neurriak”.

E.1. Erreginak hazteko inbertsioak (ernalketa nukleoak, inkubagailuak, erreginei intseminazio artifiziala egiteko materiala).

E.2. Aloktonoak ez diren arrazako edo/eta azpiespezieetako erlekumeak eta erreginak (ernalduak daudenak zein ez daudenak) erostea, galtzen direnak ordezteko, baldin eta aurreko neurriko eskaerei erantzuteko finantza premiak estaltzen badira.

–G lerroa: “Merkatuari egindako jarraipena”.

G.1. Tamaina esanguratsua duten erlezainen elkarteek eta erlezainek azterketak egitea erlezaintzako ustiategien bideragarritasun ekonomikoaren eta/edo ekopizpen kostuaren gainean. Tamaina esanguratsua dutela frogatuko da ekoiztu merkaturatutako ezti bolumenaren arabera, eta agintaritza eskudunak zehaztuko du, hala badagokio.

G.2. Tamaina esanguratsua duten erlezainen elkarteek eta erlezainek merkatu azterketak edo proiektu pilotuak egitea erlezaintzako produktu berriei edo/eta horiek aurkezteko modu berriei buruz. Tamaina esanguratsua dutela frogatuko da ekoiztu eta merkaturatutako ezti bolumenaren arabera, eta agintaritza eskudunak zehaztuko du, hala badagokio.

G.3. Erlezainek eta tamaina esanguratsua duten erlezainen elkarteek erlezaintzako produktuen merkatuei jarraipena egiteko zabalkunde teknikorako sistemak. Tamaina esanguratsua dutela frogatuko da ekoiztu eta merkaturatutako ezti bolumenaren arabera, eta agintaritza eskudunak zehaztuko du, hala badagokio.

–H) lerroa: “Produktuen kalitatea hobetzea horien merkatuko potentziala areagotzeko”.

H.1. Erlezainen elkarteek teknikariak eta espezialistak eta laguntza teknikoak kontratatzea erlezaintzako produktuak merkaturatzeko arloan.

H.2. Erlezainen elkarteek neurriak hartzea erlezaintzako produktuen kalitate figurak sustatu, sortu eta mantentzeko (ziurtapenaren gastuak barne, kasua bada).

H.3. Zabalkunde teknikorako sistemak, merkaturatze fasearekin eta publizitatearekin lotuta daudenak, erlezainen elkarteentzat.

H.4. Merkaturatzearen arloko inbertsioak erlezainen elkarteentzat:

–Polena eta argizaria ontziratu eta etiketatzeko ekipoak, eta horien kalitatea, erabilera eta merkaturatzea hobetzekoak.

–Diseinu eta irudi gastuak.

–Eztiak merkaturatzeko plataformen gastuak (biltegien, zentro logistikoen eta banaketa zentroen instalazioa eta mantentze-lanak).

–Produktoreen elkarteak eztia eta erlezaintzako beste produktu batzuk azken kontsumitzaileari zuzenean saltzearen gastuak (instalazioak, Internet bidezko salmentarekin eta banaketarekin lotutako inbertsioak).

Diruz lagundutako inbertsio guztiak onuradunarenak izanen dira, haren jabetzakoak, laguntza ordaindu eta bost urteko epean gutxienez.

Hirugarrena.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.

1. Onuradun bakoitzak jasoko duen laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, diruz lagundutako laguntza lerro bakoitzean jasotako zenbatekoak batu behar dira. Hona hemen lerro bakoitzeko neurrietarako ezarritako laguntza intentsitateak:

–“Laguntza teknikoa erlezainentzat eta erlezainen elkarteentzat” A) lerroko neurri guztietarako eskatutako gastuaren %100.

–“Erlauntzaren erasoen eta gaixotasunen kontrako borroka” B) lerroko neurri guztietarako eskatutako zenbatekoaren %90.

–“Transhumantzia arrazionalizatzea” C) lerroko neurrietarako eskatutako zenbatekoaren %80, salbu eta C.4 neurriaren kasuan, hari diruz lagundutako gastua eskatutakoaren %100 izanen baita.

–“Erlezaintzako produktuen analisirako laborategiak sostengatzeko neurriak, erlezainei laguntzeko haien produktuak merkaturatzen eta balioztatzen” D) lerroko neurrietarako eskatutako gastuaren %100, salbu eta inbertsioetarako, hari diruz lagundutako zenbatekoa %80 izanen baita.

–“Erle azienda birpopulatzen laguntzeko neurriak” E) lerroko neurri guztietarako eskatutako zenbatekoaren %80.

–“Merkatuari egindako jarraipena” G) lerroko neurri guztietarako eskatutako gastuaren %100.

–“Produktuen kalitatea hobetzea horien merkatuko potentziala areagotzeko” H) lerroko neurrietarako eskatutako gastuaren %100, salbu eta inbertsioetarako, hari diruz lagundutako zenbatekoa %80 izanen baita.

2. Ehuneko horiek kalkulatzeko, diruz lagungarriak diren jardueretan egindako gastuaren zenbatekoa hartuko da oinarritzat, BEZa kontuan hartu gabe.

3. Deialdi honetan ezarritako laguntzak kofinantzatutzat hartuko dira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren 55. artikuluan ezarritakoaren arabera. Nafarroako Gobernuak sistemaren finantzaketan parte hartuko du, gehienez ere laguntzaren kostu osoaren %50 arte, eta gainerako %50 Europar Batasunaren NBEUF funtsekin kofinantzatuko da.

Laugarrena.–Onuradunak eta baldintzak.

1. Ondoko hauek jasotzen ahalko dituzte laguntzak: helbidea Nafarroako Foru Komunitatean duten pertsona fisikoak edo juridikoak, erlezaintzako ustiategi indibidualen titularrak direnak, baldin eta erlauntzen erdiak baino gehiago Nafarroako Foru Komunitatean badituzte, 2022ko urtarrilaren 1a baino lehen inskribatuak badaude Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan eta, orobat, erantzukizun zibileko asegurua badute.

2. Bestalde, erlezaintzako kooperatibak eta ordezkaritza erakundeak ere izan daitezke onuradun, baldin eta nortasun juridiko propioa badute, egoitza soziala Nafarroako Foru Komunitatean badago eta erlauntzen erdiak baino gehiago Nafarroako Foru Komunitatean badituzte, eta, horretaz gain, kooperatibak edo erakundeak osatzen dituzten erlezainak inskribatuak badaude 2022ko urtarrilaren 1a baino lehen Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan eta, orobat, erantzukizun zibileko asegurua badute. Nolanahi ere, laguntza jaso ahal izateko, bazkideek bi betebehar bete beharko dituzte: 2022ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta egotea, eta erantzukizun zibileko aseguru bat izatea.

3. Erlezain batek, jarduketa lerro batengatik, behin baino ez du jasoko laguntza bere ustiategi bakoitzarentzat, dela norberaren izenean, dela kooperatiba edo ordezkaritza erakunde bateko bazkide gisa.

4. Abandonatutako erlauntzek eta hilda daudenek ez dute laguntzarik jasotzeko eskubiderik sortuko. Deialdi honen ondorioetarako, ulertuko da erlauntza dela erleen kolonia bat duen unitatea, eztia eta erlezaintzako beste produktu batzuk ekoizteko, edo erleak ugaltzeko materiala ekoizteko, baita haiek bizirauteko beharrezkoak diren elementu guztiak ere.

5. Laguntza hauek lortu ahal izateko, halaber, eskakizun hauek beteko dituzte erlezainek:

a) Erlezaintzako jardueran aritzea 2022ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik, salbu titularrak titulartasuna lortu badu aurreko titularraren heriotzagatik, erretiroagatik edo laneko ezintasunarengatik, betiere titular berriak titulartasuna lortzen badu aurrekoaren oinordetzagatik, erretiroagatik edo laneko ezintasunagatik eta gehienez ere haren laugarren gradua arteko ahaidea bada. Halaber, ezinbesteko kasuak baldintza horretatik salbuesten dira. Horretarako, Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta egon behar dute 2022ko urtarrilaren 1a baino lehen.

b) Urtean, gutxienez, barroosiaren kontrako tratamendu bat egitea, ezti erleen gaixotasunen kontrako programa nazionala ezarri eta arautzen duen maiatzaren 19ko 608/2006 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat. Ondorio horietarako, ulertuko da tratamendua egin dela justifikatzen denean tratamendua entregatu dela tratamendurako entrega-albaranaren bidez, tratamendua egina baldin badago 2021eko abuztuaren 1etik 2022ko uztailaren 31ra bitartean.

c) Erantzukizun zibileko asegurua izatea.

d) Erlezaintzako ustiategiak antolatzeko arauak ezartzen dituen otsailaren 22ko 209/2002 Errege Dekretuan aipatzen diren baldintzak betetzea. Ondorio horietarako, ulertuko da betetzen dela baldin erlezaina bada Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta dagoen erlezaintzako ustiategiaren titularra, bat etorriz Erlezaintzari Laguntzeko Neurrien 2020-2022ko Programa Nazionalaren 2.1 apartatuarekin.

e) Laguntzak emateko ebazpen proposamena egiten den unean, tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

Bosgarrena.–Eskatutako baldintzak frogatzeko modua.

Aurreko oinarrian aipatzen diren baldintzak frogatzeko, agiri hauek aurkeztuko dira eskaerarekin batera:

a) Eskatzailea erlezaintzako ustiategi baten titularra den pertsona fisiko edo juridiko bat denean:

–Eginen den jardueraren memoria laburra, aurreikusitako zenbatekoak jasotzen dituena.

–Eskatzailearen IFKren edo IFZren fotokopia.

–Administrazio publikoetan xede bererako beste laguntzarik eskatu eta jaso ez izanaren adierazpena.

–Baldin eta III. eranskinean (“Gastuen moduluak”) jasota ez dauden gastuak edo inbertsioak badira, eta, zazpigarren oinarri arautzailean zehazten den modura Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluaren 3. apartatua aplikatuz, diruz lagungarria den gastuaren edo inbertsioaren zenbatekoa 30.000 eurotik gorakoa bada, obrak egiteko kostuaren kasuan, edo 12.000 eurotik gorakoa, ekipamendu ondasunez hornitzeko edo aholkularitza edo laguntza enpresen zerbitzuetako gastuen kasuan, onuradunak hiru hornitzaileren eskaintza bana aurkeztu behar du, zeinak izan behar baitute zerbitzua eman edo ondasuna entregatu aurretik eginak, salbu eta, diruz lagungarriak diren gastuen ezaugarrien berezitasuna dela eta, merkatuan hornidura edo zerbitzua emateko behar adina enpresa ez badago edo gastua dirulaguntza eskatu baino lehen egin bada.

Aurkeztutako eskaintzen arteko hautapena efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz eginen da, eta memoria batean justifikatuko da espresuki baldin proposamen ekonomiko onuragarriena hautatu ez bada.

Baldin eta III. eranskinean (“Gastuen moduluak”) jasota ez dauden gastuak edo inbertsioak badira, 30.000 eurotik beherakoak obra egitearen kostuaren kasuan, edo 12.000 eurotik beherakoak ekipo ondasunen horniduren kasuan, edo aholkularitza edo laguntza enpresek zerbitzuak egitearen kasuan, merkatuko prezioetara egokitu beharko dira. Horretarako, eskatutako gastuaren edo inbertsioaren eskaintza edo aurrekontu bat aurkeztu beharko da.

–Erantzukizun zibileko asegurua egiaztatzen duen polizaren kopia.

–Erlezaintzako ustiategiaren erregistro liburuan erlauntz kopuruari eta motari eta ustiategi motari buruzko dokumentazioa jasotzen duten orrien kopia.

b) Eskatzailea erlezaintzako kooperatiba bat bada edo erlezainak ordezkatzen dituen erakunde bat:

–Entitatearen nortasun juridikoa frogatzen duten agiriak, lehenago aurkeztu ez badira.

–Laguntzaren xede den jarduketari ekiteko erabakiaren frogagiria.

–Entitatea osatzen duten eta erantzukizun zibileko asegurua duten erlezainen zerrenda. Datu base batean fitxategi informatiko bat emanen da, non, gutxienez ere datu hauek agertuko baitira: sozietatearen izena, IFZ/IFK, ustiategiaren zenbakia eta bakoitzaren erlauntzen zentsu eguneratua.

–Eginen den jardueraren memoria laburra, aurreikusitako zenbatekoak jasotzen dituena.

–Administrazio publikoetan xede bererako beste laguntzarik eskatu eta jaso ez izanaren adierazpena.

–Baldin eta III. eranskinean (“Gastuen moduluak”) jasota ez dauden gastuak edo inbertsioak badira, eta, zazpigarren oinarri arautzailean zehazten den modura Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluaren 3. apartatua aplikatuz, diruz lagungarria den gastuaren edo inbertsioaren zenbatekoa 30.000 eurotik gorakoa bada, obrak egiteko kostuaren kasuan, edo 12.000 eurotik gorakoa, ekipamendu ondasunez hornitzeko edo aholkularitza edo laguntza enpresen zerbitzuetako gastuen kasuan, onuradunak hiru hornitzaileren eskaintza bana aurkeztu behar du, zeinak izan behar baitute zerbitzua eman edo ondasuna entregatu aurretik eginak, salbu eta, diruz lagungarriak diren gastuen ezaugarrien berezitasuna dela eta, merkatuan hornidura edo zerbitzua emateko behar adina enpresa ez badago edo gastua dirulaguntza eskatu baino lehen egin bada.

Aurkeztutako eskaintzen arteko hautapena efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz eginen da, eta memoria batean justifikatuko da espresuki baldin proposamen ekonomiko onuragarriena hautatu ez bada.

Baldin eta III. eranskinean (“Gastuen moduluak”) jasota ez dauden gastuak edo inbertsioak badira, 30.000 eurotik beherakoak obra egitearen kostuaren kasuan, edo 12.000 eurotik beherakoak ekipo ondasunen horniduren kasuan, edo aholkularitza edo laguntza enpresek zerbitzuak egitearen kasuan, merkatuko prezioetara egokitu beharko dira. Horretarako, eskatutako gastuaren edo inbertsioaren eskaintza edo aurrekontu bat aurkeztu beharko da.

–Erantzukizun zibileko asegurua egiaztatzen duen polizaren kopia.

–Erlezaintzako ustiategiaren erregistro liburuan erlauntz kopuruari eta motari eta ustiategi motari buruzko dokumentazioa jasotzen duten orrien kopia. Entitatea osatzen duten erlezainen jabetzakoak izanik, laguntza eskaera egin duen ustiategi bakoitzaren dokumentazioa aurkeztu beharko da. Dokumentazio hori ofizioz egiaztatuko du dirulaguntzaren organo kudeatzaileak, salbu eta dirulaguntzaren eskatzaileak berariaz aurkakoa adierazten badu; hala balitz, dokumentazioa aurkeztu egin beharko da.

c) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluarekin bat, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ofizioz egiaztatuko dira.

Seigarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

1. 2022rako eskaerak aurkezteko epea 10 egunekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

2. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari zuzenduko zaizkio eskaerak; baliabide telematikoak erabiliz egin beharko da Erregistro Orokor Elektronikoan Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariaren bitartez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluaren arabera. Hala ere, eskatzailea pertsona fisiko bat bada, eskaera fisikoki ere aurkezten ahalko da urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako edozein lekutan.

3. Eskaera horretarako ezarritako ereduaren arabera aurkeztuko da. Ebazpen honen II. eranskinean jasotzen da eta Nafarroako Gobernuaren www.nafarroa.eus atariko zerbitzuen katalogoan eskuratzen ahal da.

4. Eskatzaileak laguntza hauek lehenbizikoz jaso behar dituenean edo laguntzak kobratzeko kontua aldatu nahi duenean, laguntzaren eskabidearekin batera transferentzia bidez kobratzeko eskaera aurkeztu beharko du, behar bezala beterik.

Zazpigarrena.–Kostuak moderatuak izatea.

1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluak dio proposatutako kostuen moderazioa egiaztatu behar dela, eta hori ebaluatzeko metodologia zehazten du. Ondorio horietarako, eta bermatzeko aplikatzen dela kostuen moderazioaren printzipioa erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzen dituzten laguntzetan, Erlezaintzari Laguntzeko Neurrien 2020-2022ko Programa Nazionalaren barnean, baita 2022ko deialdian ere, instrukzio organoak sistema hauek erabiliko ditu:

a) III. eranskinean (“Gastuen moduluak”); jasotako moduluen aplikazioa.

b) Baldin eta III. eranskinean (“Gastuen moduluak”) jasota ez dauden gastuak edo inbertsioak badira, eta, oinarri arautzaile honetan zehazten den modura Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluaren 3. apartatua aplikatuz, diruz lagungarria den gastuaren edo inbertsioaren zenbatekoa 30.000 eurotik gorakoa bada, obrak egiteko kostuaren kasuan, edo 12.000 eurotik gorakoa, ekipamendu ondasunez hornitzeko edo aholkularitza edo laguntza enpresen zerbitzuetako gastuen kasuan, onuradunak hiru hornitzaileren eskaintza bana aurkeztu behar du, zeinak izan behar baitute zerbitzua eman edo ondasuna entregatu aurretik eginak, salbu eta, diruz lagungarriak diren gastuen ezaugarrien berezitasuna dela eta, merkatuan hornidura edo zerbitzua emateko behar adina enpresa ez badago edo gastua dirulaguntza eskatu baino lehen egin bada.

Aurkeztutako eskaintzen arteko hautapena efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz eginen da, eta memoria batean justifikatuko da espresuki baldin proposamen ekonomiko onuragarriena hautatu ez bada.

Baldin eta III. eranskinean (“Gastuen moduluak”) jasota ez dauden gastuak edo inbertsioak badira, 30.000 eurotik beherakoak obra egitearen kostuaren kasuan, edo 12.000 eurotik beherakoak ekipo ondasunen horniduren kasuan, edo aholkularitza edo laguntza enpresek zerbitzuak egitearen kasuan, merkatuko prezioetara egokitu beharko dira. Horretarako, eskatutako gastuaren edo inbertsioaren eskaintza edo aurrekontu bat aurkeztu beharko da.

2. Eskatzaileak aurkezturiko aurrekontua eta egiaztapenaren ondoriozkoa, zein den txikiena, hura izanen da laguntza jasoko duen aurrekontua.

3. Kostuen moderazioa aplikatu dela egiaztatzeko kontrolak laguntza esleitu aurretik eginen dira, laguntza eskaeran oinarrituta, eta, hala bada, azken ordainketa egin aurretik, onuradunak aurkeztutako ordainketa eskaeran oinarrituta.

4. Kostuen moderazioa zuzen aplikatzeko, pertsona onuradunak, laguntza eskaerarekin eta/edo azken ordainketaren eskaerarekin batera, behar diren agiriak ere aurkeztuko ditu (proformako fakturak, aurrekontuak, etab.), legez eska daitekeen informazio guztiarekin eta agiria luzatu beharra duenaren identifikazio datuei buruzko informazio fidagarriarekin, eta, orobat, entregatu beharreko ondasuna zehatz-mehatz azalduta.

Zortzigarrena.–Dirulaguntza emateko modua, lehentasunak eta irizpide objektiboak.

1. Deialdi honetan aurreikusten diren dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubidean eginen da, eta, finantzaketa-lerroen lehentasunei dagokienez, Europako Batzordeak komunikatutako eta onetsitako Erlezaintzari Laguntzeko Neurrien Programa Nazionalean ezarritako aurrekontuko zuzkiduran ezarritako lehentasunak aplikatuko dira, hots:

–B) lerroa: “Erlauntzaren erasoen eta gaixotasunen kontrako borroka”.

–C) lerroa: “Transhumantzia arrazionalizatzea”.

–A) lerroa: “Laguntza teknikoa erlezainentzat eta erlezainen elkarteentzat”.

–H) lerroa: “Produktuen kalitatea hobetzea horien merkatuko potentziala areagotzeko”.

–D) lerroa: “Erlezaintzako produktuen analisirako laborategiak sostengatzeko neurriak, erlezainei laguntzeko haien produktuak merkaturatzen eta balioztatzen”.

–E) lerroa: “Espainiako erle azienda ugaltzeko neurriak”.

–G) lerroa: “Merkatuari egindako jarraipena”.

2. Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko, oinarri arautzaile honen 1. atalean ezarritako hurrenkera hartuko da kontuan, bai eta puntuazio honen arabera ezarritako irizpide objektiboak ere:

a) Laguntza jasoko duten ustiategien tamaina: hots, dena delako neurriagatik laguntza jaso dezaketen erlauntzen kopurua, nola ustiategien titularrek jasotako eskaeretarako hala legez aitortutako erlezain elkarteek eta osasun defentsarako taldeek aurkeztutako eskaeretarako (gehienez 5 puntu). Gehieneko puntuazioa emanen zaio dena delako neurriagatik laguntza jaso dezaketen erlauntzen kopuru handiena duen eskaerari.

Gainerako proposamenetarako, puntuazioko hiru tarte ezartzen dira, erlauntzen kopurua kontuan hartuta:

  • 150 erlauntz edo gehiago: 4 puntu.
  • 50 erlauntzetik 149ra bitarte: 2 puntu.
  • 50 erlauntz baino gutxiago: 0 puntu.

Ondorio horietarako, kontuan hartuko dira laguntza eskaera aurkezteko epea amaitzeko egunean Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako erlauntzen kopurua.

b) Honako arau hauen bidez aitortutako kalitate berezituko figuren araubideetan parte hartzea (puntu 1): Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren azaroaren 21eko 1151/2012 Erregelamendua (EB), nekazaritzako eta elikadurarako produktuen kalitate araubideei buruzkoa, edo Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko maiatzaren 30eko 2018/848 (EB) Erregelamendua, produktu ekologikoak ekoizteari eta etiketatzeari buruzkoa eta zeinaren bidez indargabetu baitzen Kontseiluaren 834/2007 (EE) Erregelamendua; edo autonomia erkidegoko araudi bidez aitortutako kalitate markak. Ustiategien titularrek edo legez aitortutako erlezain elkarteek aurkeztutako eskaerei aplikatuko zaie.

Ondorio horietarako, dagokion erakunde ziurtagiri-emailearen ziurtagiria aurkeztu beharko da.

c) Eskatzailea legez aitortutako abeltzaintzako osasun defentsarako talde bateko kide izatea (puntu 1).

Ondorio horietarako, abeltzaintzako osasun defentsarako talde gisa aitortuta dagoela dioen frogagiria aurkeztu beharko du eskatzaileak.

d) Eskatzailea erlezaintzako kooperatiba batekoa izatea (puntu 1).

Ondorio horietarako, eskatzailearen izen soziala egiaztatuko da, kooperatibakoa den ikusteko.

e) Ustiategi eskatzaileek titulartasun partekatuak izatea, urriaren 4ko 35/2011 Legean ezarritakoaren ondorioetarako (urriaren 4ko 35/2011 Legea, nekazaritzako ustiategien titulartasun partekatuei buruzkoa), edo titularra nekazari gazte bat izatea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1307/2013 Erregelamenduan (EB) ezarritako definizio eta baldintzen arabera (haren bidez ezarri ziren Europako Batasunaren Nekazaritza Politikaren esparruko laguntza araubideen ondorioz nekazariei egiten zaizkien zuzeneko ordainketan aplikatzeko arauak, eta Kontseiluaren 637/2008 (EE) eta 73/2009 (EE) Erregelamenduak indargabetu ziren). Irizpide hauek aplikatuko zaizkie bai ustiategien titularrek aurkeztutako eskaerei bai legez onartutako erlezainen erakunde edo elkarteek aurkeztutako eskaerei, atal honetan ezarritako irizpidea betetzen duten neurrian (puntu 1).

Ondorio horietarako, eskatzaileak aurkeztu beharko ditu titulartasun partekatua edo nekazari gaztea izatearen frogagiriak.

f) Eskatzaileak barroosiaren kontrako tratamenduak erabiltzea, Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak baimenduak, erlezaintza ekologikoarekin bateragarriak (gehienez 3 puntu): Gehieneko puntuazioa nekazaritza ekologikoarekin bateragarriak diren tratamenduen kopuru handiena duen eskaerari emanen zaio. Gainerako proposamenak modu zuzenki proportzionalean baloratuko dira nekazaritza ekologikoarekin bateragarriak diren tratamenduen kopuruarekiko. Gutxienez puntu bat esleituko zaie erlezaintza ekologikoarekin bateragarria den tratamendu bat gutxienez justifikatzen duten eskatzaileei. Balorazioak egiteko unean, bi dezimal hartuko dira kontuan puntuazioa emateko.

Eskatzaileak adierazi beharko du ea barroosiaren kontrako tratamenduak erabiltzen dituen, Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak baimenduak eta erlezaintza ekologikoarekin bateragarriak, eta, baiezkoa bada, zein diren zehaztu.

g) Ogibide nagusia nekazaritza duen nekazaria (ONN) pertsona fisikoen kasuan, edo lehentasunezko ustiategia (LU), pertsona juridikoen kasuan. Ogibide nagusia nekazaritza izateko baldintza betetzen du ustiategiaren titularrak, pertsona fisikoen kasuan, edo lehentasunezko ustiategia da, pertsona juridikoen kasuan (puntu 1).

3. Gutxienez bost puntu lortzen ez dituzten eskatzaileak ezin izanen dira onuradun izan.

4. Gertatuko balitz behar adina kreditu ez izatea osorik estaltzeko arestian ezarritako lehentasun hurrenkeraren arabera finantzatutako jarduera, salbuespen gisa eta betiere laguntza honen helburu kolektiboa kontuan hartuz eta laguntzaren xedea betetze aldera, agintaritza eskudunak lerro horretara bideratutako laguntza jasotzeko behar diren baldintzak betetzen dituzten onuradun guztien artean banatuko luke jarduera honetarako erabilgarri dagoen kantitatea; hala gertatuko balitz, beraz, hainbanaketa eginen litzateke.

Bederatzigarrena.–Deialdiaren antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

1. Eskaerak harturik, egiaztatuko da ea laugarren oinarriko lehenengo puntutik bosgarrenera arteko puntuetan ezarritako betebeharrak betetzen al dituzten. Ezezkoan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezartzen duenarekin bat, eskatzaileari jakinaraziko zaizkio eskabidean atzeman diren akatsak, edo zer frogagiri falta den tramitatu ahal izateko. Era berean, 10 eguneko epe bat ezarriko da akatsak zuzentzeko edo agiriak aurkezteko. Epe horretan akats horiek zuzentzen ez badira, eskaeran atzera egin duela ulertuko da, eskudun den organo administratiboak ebazpena eman eta gero.

2. Merkatuen Erregulaziorako Atalak eskaerak baloraturik, laguntzak emateko ebazpen proposamena eginen du Nekazaritza Zerbitzuak, eta, hartan, zehaztuko da zer zenbateko finantzatu diren Nafarroako Foru Komunitatearen funtsekin eta Europar Batasunaren funtsekin.

3. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak ebazpen arrazoitua emanen du dirulaguntzei buruz, eta espresuki adieraziko du zer eskaera ezetsi diren.

4. Prozeduraren gainean ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaera balioduna behar bezala beterik aurkezten denetik hasita. Epea ebazpenik espresuki eman gabe bukatzen bada, ezetsitzat joko da eskaera.

Hamargarrena.–Laguntzaren onuradunen betebeharrak.

Onuradunak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebeharrak izanen ditu.

Hamaikagarrena.–Onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. artikuluan aipatutako erakundeak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro. Horretarako, honako esteka honetan dagoen eredua bete beharko dute, gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, alegia:

https://www.navarra.es/documents/48192/9498732/Declaracion+transparencia_eus.pdf/223c2481-a0e1-4f9e-b34e-f3ded3a69fb0?t=1652089688241

Aurreko apartatuan ezarritako mugak gainditzen diren jakiteko, batuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Negozio zifra honako hauetako txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio zifra.

b) Hala badagokio, dirulaguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onartutako negozio zifra.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharra duten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera:

–Erakundearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

–Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

–Erakundeak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa izanen da haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa.

–Erakundearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza eginkizunetan ematen den dedikazioaren araubidea.

–Erakunde onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta eta telematikoki aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, eta laguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio, honako eredu hauen arabera (gardentasunari buruzko aitorpenaren ereduari dagozkion I. eta II. eranskinak):

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/2+Declaracion+de+cargos+y+dedicacion_cas_eus.pdf/a4040dbc-5f38-6419-de18-be7af29f4cca?t=1651059276963

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/3+Declaracion+de+retribuciones+cas_eus.pdf/476d1d82-9ef4-7d25-7668-36cf9ae8c191?t=1651059275713

Aurreikusitako egoerak gertatzen ez direlako erakundeak gardentasun betebeharrik ez badu ere, horren gaineko adierazpena aurkeztu beharko du.

Erakundeak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira. Horretarako, erakundeak identifikatu beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.

Betebehar hori bete ezean, ez da ordainduko onetsitako dirulaguntza.

Aurrekoa galarazi gabe, onuradun guztiak behartuak daude Administrazioari behar den informazio guztia ematera, aurretiazko errekerimendua eginda eta hamar eguneko epean, frogatzeko betetzen direla maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak (aipatutako foru lege horrek hizpide ditu gardentasuna, informazio publikoa eskuratzea eta gobernu ona).

Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, hertsapen-isunak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.

Hamabigarrena.–Dirulaguntzaren xedea bete dela justifikatzeko modua.

Onuradunek erlezaintzako produktuak ekoitzi eta merkaturatzeko baldintzak hobetu dituztela frogatu beharko dute, laguntza ematen den urtean, laguntzen lerroetako bakoitzean, eta hobekuntzari buruzko agiri guztiak aurkeztuko dituzte. Hautatzen diren erlezainei in situ eginen zaizkien ikuskapenen bidez ere egiaztatuko dira hobekuntzak.

Halaber, ordainketa-eskaerarekin batera, erlauntz kopuru eguneratua aurkeztu behar dute, eta erlezain elkarte bat izanez gero, erlezainen zerrenda.

1. Aipatutako A) lerrorako (“Laguntza teknikoa erlezainentzat eta erlezainen elkarteentzat”): ikastaroetan parte hartu duten erlezainen zerrenden, teknikarien kontratuen, aldizkari edo informazio liburuxken bidezko zabalkundearen eta egindako gastu eta ordainketen fakturen bidez frogatuko da.

2. Aipatutako B) lerrorako (“Erlauntzaren erasoen eta gaixotasunen kontrako borroka”): B.1., B.2. eta B.4. neurrien kasuan, barroosiaren kontra borrokatzeko erlezainek egiten dituzten tratamenduetarako erabiltzen diren produktuen banaketako albaranen eta haien fakturen eta ordainagirien bidez frogatuko da. Berariaz adierazi beharko da zer erlezainek egin dituzten barroosiaren aurkako bi tratamendu kimioterapiko 2021eko abuztuaren 1etik 2022ko uztailaren 31ra bitartean, albaitariaren ziurtagiria aurkeztuta.

Gainerako neurrien kasuan, egindako gastuen eta inbertsioen fakturekin eta ordainketekin justifikatuko dira.

3. Aipatutako C) lerrorako (“Transhumantzia arrazionalizatzea”): C.4. neurriaren kasuan, erlauntzen erantzukizun zibileko aseguru polizaren kopiaren bidez frogatuko da. Gainerako neurrien kasuan, egindako gastuen eta inbertsioen fakturekin eta ordainketekin justifikatuko dira.

4. Aipatutako D) lerrorako (“Erlezaintzako produktuen analisirako laborategiak sostengatzeko neurriak, erlezainei laguntzeko haien produktuak merkaturatzen eta balioztatzen”): egindako gastuen eta inbertsioen fakturekin eta ordainketekin justifikatuko da.

5. Aipatutako E), G) eta H) lerroetarako (“Espainiako erle azienda birpopulatzen laguntzeko neurriak”, “Merkatuari egindako jarraipena” eta “Produktuen kalitatea hobetzea horien merkatuko potentziala areagotzeko”, hurrenez hurren): egindako gastuen eta inbertsioen fakturekin eta ordainketekin justifikatuko da.

6. Elkarte bat osatzen duten erlezain guztiek edo batzuek egin duenean edo dutenean NBEUFek kofinantzatutako Erlezaintzari Laguntzeko Neurrien 2020-2022ko Programa Nazionalari dagokion lerro bat, lerroa egiten duten bazkideek kanon edo zenbateko bat ordaindu behar badute, laguntzaren onuradunak frogatu beharko du ekarpen hori ez dagokiola gastu hautagarrien finantzaketari, edo jarduera horren gastu hautagarriei egozten zaien kanonaren zatiak ez duela gainditzen dirulaguntzak finantzatzen ez duen zenbatekoa. Horretarako, onuradunak kontularitzako dokumentazioa aurkeztu behar du, justifikatzen duena ez dagoela gainfinantzaketarik lerro bakoitzean. Halaber, organo kudeatzaileak behar den informazio eta dokumentazio guztia eska diezaioke onuradunari, soberako finantzaketa egiaztatzeko.

Hamahirugarrena.–Laguntzaren ordainketa kalkulatzea.

1. Oinarri arautzaile hauetako laugarren oinarriarekin bat, honako lau baldintza hauek betetzen dituztenak hartuko dira baliozkotutako erlezain gisa:

–Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta egotea 2022ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik.

–Urtean gutxienez tratamendu bat egitea barroosiaren kontra; hori frogatzeko, aurkeztu beharko da 2021eko abuztuaren 1etik 2022ko uztailaren 31ra bitartean egindako tratamendu horren entrega-albarana.

–Erantzukizun zibileko asegurua izatea.

–Erlezaintzako ustiategiak antolatzeko arauak ezartzen dituen otsailaren 22ko 209/2002 Errege Dekretuan aipatzen diren baldintzak betetzea. Ondorio horietarako, ulertuko da betetzen dela baldin erlezaina bada Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta dagoen erlezaintzako ustiategiaren titularra, bat etorriz Erlezaintzari Laguntzeko Neurrien 2020-2022ko Programa Nazionalaren 2.1 apartatuarekin.

2. Baliozkotutako erlauntzak baliozkotutako erlezainenak dira, eta honako balio hauetako txikiena onartuko da:

–Laguntza ordaintzeko eskaera aurkezten den egunean Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan erregistratutako erlauntzen zentsua.

–Laguntza ordaintzeko eskaeran deklaratutako erlauntzak.

–Laguntza eskaeran aurkezten den aseguru polizan agertzen den erlauntz kopurua.

–In situ kontrola egiten den kasuetan, dagokion kontroleko aktan adierazitako erlauntzak.

Baldin laguntza eskaera aurkeztu ondoren eskatzaileak aldaketarik atzematen badu erlauntz kopuruan, aldaketa horien berri ematen ahal dio Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroari, eta kontuan hartuko da, betiere ez bada ikuskapenen aldia hasi, aurreabisuarekin. Behin aurreabisua eginda, ez da onartuko zentsuko inolako aldaketarik, salbu ezinbesteko kasuetan.

3. Laguntzaren ordainketa honela kalkulatuko da:

a) A) lerrorako (“Laguntza teknikoa erlezainentzat eta erlezainen elkarteentzat”), laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, aurkeztutako eta onartutako fakturak hartuko dira oinarritzat, deialdi honen III. eranskineko moduluetan zehaztutako mugak kontuan hartuz, hala balegokio.

–Zehazki, A.1 neurriaren kasuan (“Teknikariak eta espezialistak kontratatzea erlezainei eta erlezainen elkarteei informazioa eta aholkularitza teknikoa emateko, arlo hauetan: erleen osasuna, erlauntzaren erasotzaileen aurkako borroka, laborategiko analisiak, hazkuntza eta hautaketa, ustiategien ingurumen-optimizazioa, aholkularitza orokorra erlezaintzako produkzioan eta kudeaketan, baita erlezaintza klima-aldaketara egokitzeko praktiketan ere”), erlezainen kooperatibei edo elkarteei baliozkotutako gastuak zehazteko, onartutako fakturen zenbatekoa koefiziente batez biderkatuko da; koefiziente hori honako eragiketa honen emaitza izanen da: baliozkotutako erlauntz kopurua zati elkartekideen guztirako erlauntz kopurua.

–A.2 neurrirako (“Prestakuntza ikastaroak eta etengabeko prestakuntzako ikastaroak antolatzea, egitea eta horietara joatea, aurreko apartatuen esandako gaiei buruz, erlezainen talde eta elkarteetako erlezain, teknikari eta espezialistentzat, baita kooperatibetako erlezaintza laborategietako langileentzat ere, joan-etorriak ere aintzat hartuz”), kooperatibei edo erlezainen elkarteei baliozkotutako gastuak zehazteko, onartutako fakturen zenbatekoa koefiziente batez biderkatuko da; koefiziente hori honako eragiketa honen emaitza izanen da: erlezain baliozkotuen kopurua zati elkartekideen guztirako kopurua.

–A.3. neurrirako (“Zabalkunde teknikorako sistemak”), zenbatekoa kalkulatzeko honako hau eginen da: zabalkunde material bakoitzaren kostua bider zabalkunde hori jaso duten erlezain baliozkotuen kopurua.

–A.4 neurrirako (“Administrazio-langileak eta laguntza teknikoak kontratatzea zerbitzu horretarako, erleen osasun defentsarako taldeetarako (ODT). Gehienez laguntzaile bat ODTko”), ODTen gastu baliozkotuak zehazteko, onartutako fakturen zenbatekoa koefiziente batez biderkatuko da; koefiziente hori honako eragiketa honen emaitza izanen da: baliozkotutako erlauntz kopurua zati elkartekideen guztirako erlauntz kopurua.

b) B) lerrorako (“Erlauntzaren erasoen eta gaixotasunen kontrako borroka”):

–B.1., B.2. eta B.4. neurrien kasuan, tratamendu edo produktu bakoitzaren zenbatekoa kalkulatzeko, aurkeztutako eta onartutako justifikazio fakturak hartuko dira oinarritzat, deialdi honen III. eranskineko moduluetan zehaztutako mugak kontuan hartuz, hala balegokio. Baliozkotutako gastua, beraz, honela kalkulatuko da: baliozkotutako erlezainek egin eta onartuak izan diren tratamenduak edo produktuak bider tratamendu bakoitzaren zenbatekoa. B.1 neurriaren kasuan, erlauntz bakoitzeko kostua izanen da, gehienez, 2,5 euro erlauntz bakoitzeko, tratamendu bat egin bada, eta 5 euro erlauntz bakoitzeko, bi tratamendu egin badira, 2021eko abuztuaren 1etik 2022ko uztailaren 31ra bitartean.

–B.3., B.5., B.6., B.7. eta B.8. neurrien kasuan, zenbateko baliozkotuak zehazteko, onartutako fakturen zenbatekoa koefiziente batez biderkatuko da; koefiziente hori honako eragiketa honen emaitza izanen da: baliozkotutako erlauntz kopurua zati elkartekideen guztirako erlauntz kopurua. Erlezaintzako ustiategien titular diren pertsona fisiko edo juridikoek egiten badute eskaera, baliozkotutako zenbatekoa baliozkotutako fakturena izanen da.

c) C lerrorako (“Transhumantzia arrazionalizatzea”):

–C.4. neurriaren kasuan (“Erlauntzen erantzukizun zibileko aseguruaren kuota”), onartutako fakturen zenbateko unitarioa, deialdi honetako III. eranskineko moduluen mugarekin, hala badagokio, baliozkotutako erlauntzen kopuruarekin biderkatuko da.

–C) lerroko gainerako neurrietarako, erlezainen kooperatibei edo elkarteei dagokienez, baliozkotutako gastuak zehazteko, onartutako fakturen zenbatekoa koefiziente batez biderkatuko da; koefiziente hori honako eragiketa honen emaitza izanen da: baliozkotutako erlauntz kopurua zati elkartekideen guztirako erlauntz kopurua. Erlezaintzako ustiategien titular diren pertsona fisiko edo juridikoek egiten badute eskaera, baliozkotutako zenbatekoa baliozkotutako fakturena izanen da.

d) D, E, G eta H laguntza lerroetarako, erlezainen kooperatibei edo elkarteei dagokienez, baliozkotutako gastuak zehazteko, onartutako fakturen zenbatekoa koefiziente batez biderkatuko da; koefiziente hori honako eragiketa honen emaitza izanen da: baliozkotutako erlauntz kopurua zati elkartekideen guztirako erlauntz kopurua. Erlezaintzako ustiategien titular diren pertsona fisiko edo juridikoek egiten badute eskaera, baliozkotutako zenbatekoa baliozkotutako fakturena izanen da.

4. Behin baliozkotutako zenbatekoak ezarrita, lerro bakoitzean gehienez ere finantzatuko diren zenbatekoak kalkulatzeko, deialdi honen hirugarren oinarrian adierazitako ehunekoak aplikatuko zaizkie baliozkotutako zenbatekoei.

5. Gehienez aplikatuko den dirulaguntza honako zenbateko hauetan txikiena izanen da:

–Laguntza lerro bakoitzerako baliozkotutako zenbatekoen batura.

–Deialdi honetan baimendutako gastuaren zenbatekoa, ebazpen honen ebazpen zatiko 5. puntuarekin bat.

Hamalaugarrena.–Ordaintzeko modua eta epeak.

1. Dirulaguntzaren erdia honako partida honen kargura ordainduko da: 2022ko Nafarroako Gastu Aurrekontuko “Eztiaren ekoizpena eta merkaturatzea hobetzea. Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsa (NBEUF)” izeneko 710001-71200-4700-414212 partida. Gainerako %50a, berriz, honako honen kargura: “Erlezaintzarako Berariazko Laguntza. 1308/13 E. 55. artikulua - 2022ko Programa” izeneko NBEUF 08 02 03 080000 025 lerroa. Betiere, egindako gastu eta ordainketak justifikatu eta baliozkotu ondoren.

2. Laguntzak kobratzeko, onuradunek, laguntza emanen zaiela jakinarazten denetik 10 egunera beranduenez, aurkeztu beharko dute, ordaintzeko eskaerarekin batera, 2021eko abuztuaren 1etik 2022ko uztailaren 31ra bitarteko gastuen frogagiriak (hamabigarren oinarrian aipatuak).

Hamabosgarrena.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

1. 2015/1366 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 5. artikuluan ezarritakoarekin bat, laguntza hori bateraezina izanen da jarduera beragatik jaso daitekeen beste edozeinekin, eta batez ere Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EE) Erregelamenduari dagokionez eman daitezkeenekin, Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programarekin bat.

2. Estatuko edo atzerriko beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek ematen dituzten dirulaguntzak edo laguntzak batera lortzen badira, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da.

Hamaseigarrena.–Kontrolak eta zehapenak.

1. Kontrol administratiboak eta tokian bertakoak eginen dira, Batzordearen abuztuaren 6ko 2015/1368 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren 8. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko langileek eginen dituzte kontrolak.

Nekazaritzako politika bateratuaren finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 59.1 artikuluarekin bat, laguntza eskaera eta ordainketa eskaera guztien kontrol administratiboa eginen da sistematikoki. Horrenbestez, laguntza eskaera guztiei kontrol administratiboak eginen zaizkie, eta, bereziki, diruz lagundutako kostuen frogagiriak egiaztatuko dira. Kontrol administratiboak tokian berean egindako ikuskapen fisikoekin osatuko dira.

2. Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura emandako dirulaguntzaren zatiaren araubide juridiko orokorraren erregulazioari dagokionez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko da. Lege hori Europar Batasuneko funtsen kontura finantzatutako dirulaguntzei zuzenean aplikatzen zaizkien arauen osagarri izanen da.

3. Ebazpen honetan eskatutako betebeharrak eta hartutako konpromisoak bete ezean, dirulaguntza itzuli egin beharko da eta, bidezkoa denean, behar diren zehapenak jarriko dira.

4. Diru-itzulketa, arau-hauste eta zehapenen arloan, Batzordearen abuztuaren 6ko 2015/1368 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren 9. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio, bai eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2009 Foru Legearen 35., 42. eta 43. artikuluetan xedatutakoari ere.

5. Oker jasotako ordainketen kasuan, 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 54. artikuluaren 1. apartatuan, 58. artikuluaren 1. apartatuaren e) letran edo 63. artikuluaren 3. apartatuan ezarritakoarekin bat errekuperatutako zenbatekoari dagokion interesa kalkulatzeko, Batzordearen abuztuaren 6ko 908/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren 27. artikuluan xedatutakoa hartuko da kontuan. Exekuzio erregelamendu horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren aplikazio xedapenak ezarri ziren erakunde ordaintzaileei eta bestelako erakunde batzuei, finantza kudeaketari, kontuen likidazioari, kontrolei buruzko arauei, bermeei eta gardentasunari dagokienez.

6. Arduradunek iruzur edo axolagabekeria larria eginez gero, onuradunek, bidegabeki jasotako ordainketak eta dagozkion interesak itzultzeaz gain 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 63. artikuluarekin bat etorriz, beste zenbateko hau ere ordaindu beharko dute: hasieran ordaindutako zenbatekoa ken dagokien zenbatekoa.

Hamazazpigarrena.–Onuradunen publizitatea eta informazioa.

1. Laguntza hauen onuradunen datuak nekazaritzako politika bateratuaren finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 111. artikuluarekin bat argitaratuko dira.

2. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduarekin bat (datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa; eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena –Datuak babesteko erregelamendu orokorra–), datu pertsonalak direnean, onuradunek beren eskubideei buruzko informazioa jasoko dute, datuak babesteko arauekin bat eta eskubide horiek erabiltzeko prozedura aplikagarriekin bat.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

II. eranskina.–Eskaera-orria.

Deskargatu II. eranskina (DOC).

III. ERANSKINA

Gastuen moduluak

GASTU KONTZEPTUA

ERREFERENTZIAKO GEHIENEKO KOSTUAK

(BEZik gabe)

A) lerroa: “Laguntza teknikoa erlezainentzat eta erlezainen elkarteentzat”

TEKNIKARIAK ETA ESPEZIALISTAK

Kostua/Erlezaintza kanpaina

35.647,95 euro

B) lerroa: “Erlauntzaren erasoen eta gaixotasunen kontrako borroka”

BARROOSIAREN KONTRAKO TRATAMENDUA

Izen komertziala

Aurkezpen komertziala

Alearen kostua

BAYVAROL 3,6 MG (Fluimetrina)

Erlauntzetarako 4 zerrenda

2,33 euro

APIGUARD gela (%25 timola)

10 erretilu

19,52 euro

APIVAR (Amitraz)

Erlauntzetarako 10 zerrendako zorroa

12,50 euro

CHECKMITE (Cumafós)

Erlauntzetarako 10 zerrendaren poltsa

17,00 euro

ECOXAL (azido oxalikoa)

250 gramoko poltsa

41,23 euro

THYMOVAR (Timol)

Erlauntzetarako 10 zerrendaren poltsa

19,00 euro

MASQ ACIDO FORMICO 68,2 GR (Azido formikoa)

Erlauntzetarako 2 zerrendako zorroa

4,59 euro

APITRAZ (Amitraz)

Erlauntzetarako 10 zerrenda labur

12,26 euro

API-BIOXAL (Azido oxaliko dihidratatua)

175 gr-ko zorroa

56,00 euro

API-BIOXAL (Azido oxaliko dihidratatua)

350 gr-ko zorroa

94,00 euro

OXYBEE (azido oxaliko dihidratatua)

Litro bateko botila

33,95 euro

APISTAN (TAU flubalinatoa)

Erlauntzetarako 10 zerrendako zorroa

25,68 euro

ERLAUNTZEN GEHIEGIZKO ELIKADURA

Izen komertziala

Aurkezpen komertziala

Alearen kostua

APIFONDA

2,5 kg-ko poltsak

2,21 euro

ARGIZARIA BERRITZEA

Izen komertziala

Aurkezpen komertziala

Alearen kostua

ARGIZARIA

kg

8,96 euro

ARGIZARI ESTANPATUZKO LAMINA

Lamina (alea)

0,82 euro

C) lerroa: “Transhumantzia arrazionalizatzea”

ERANTZUKIZUN ZIBILEKO ASEGURUA

Kostua erlauntz bakoitzeko

1,03 euro

Iragarkiaren kodea: F2209549