144. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Bat etorriz ezarririk dagoenarekin Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta haiekin bat heldu diren gainerako legeetan,

EBAZTEN DUT:

Baimena ematea ezkontza zibila egiteko Beraskoaingo udaletxean, 2022ko uztailaren 22an, eta Udal honetako zinegotzi Pablo Riezu Merinori eskuordetzea ezkontza zibil hori egiteko ahalmena. Ebazpen hau sinatzen denetik hartuko du indarra eskuordetze horrek.

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Beraskoainen, 2022ko ekainaren 28an.–Alkatea, José Luis Larrea Cenoz.

Iragarkiaren kodea: L2209448