143. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

2022ko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2022ko ekainaren 27an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea aurrekontuko aldaketa hauek:

–1. aldaketa 2022ko ekitaldirako aurrekontuan. Aurrekontua betearazteko 10. oinarrian (aparteko kredituak eta kreditu-gehigarriak arautzen ditu) ezarritakoarekin bat etorriz, kreditu-gehigarri bat onetsi da. Zehazki, 54.350,00 euro gehituko zaizkio 2390-6320002 partidari (“Gizarte etxeko bigarren solairuko barne-eraberritzea”). Zenbateko hori finantzatuko da kredituak transferituz partida hauetatik: 3420 632 0001 “Toki Eder pilotalekua konpontzea” (39.000,00 euro) eta 3420 632 0002 “Led-ak Toki Eder pilotalekuan” (15.350,00 euro).

–2. aldaketa 2022ko ekitaldirako aurrekontuan. Aurrekontua betearazteko 10. oinarrian (aparteko kredituak eta kreditu-gehigarriak arautzen ditu) ezarritakoarekin bat etorriz, aparteko kreditu bat onetsi da. Zehazki, 85.000 eurokoa da, eta finantzatuko da honako hauetan izan diren diru-sarrera handiagoen kargura: Nafarroako toki-entitateei 0-3 urteko hezkuntza zentroetan lanak egiteko ematen zaien dirulaguntza (28.998,33 euro) eta 29000 partida (Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergari lotutako diru-sarrerak) (56.002,00 euro).

–3. aldaketa 2022ko ekitaldirako aurrekontuan. Aurrekontua betearazteko 10. oinarrian (aparteko kredituak eta kreditu-gehigarriak arautzen ditu) ezarritakoarekin bat etorriz, kreditu-gehigarri bat onetsi da, 14.000,00 eurokoa, 3210 6320000 partidarako (San Migel ikastetxe publikoko kanpoaldeko arotz lanak), finantzatuko dena determinazio libreko funtsetik datozen diru-sarrera handiagoen kargura (7508010 partida).

Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da aztergai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten. Aipatu epean erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat hartuko da, eta ez da hura berresteko akordiorik beharko.

Agoitzen, 2022ko ekainaren 27an.–Alkate udalburua, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2209764